Nola kontrata dezaket modulu bat?
Orrialde honek aukera eskaintzen du modulu bakoitzaren ezaugarri eta prezioen berri jakiteko eta baita, inprimaki erraz bat betez, egindako aukera online kontratatzeko ere.
Zenbat denboraz egongo da ikusgai nire iragarkia?
Paperezko euskarrian egindako publizitatea, formatu ezberdinetan eta nahi beste ediziotarako kontrata dezakezu. Txertaketa hauek, euskarri digitalean, mugarik gabeko jarraikortasuna dute. Erabiltzaileek, euskarri digitaleko aldizkarian sartzen diren bakoitzean, aukera izango dute, esteka egokia klikatuz, iragarlearen web orrialde eta sare sozialetara zuzenean sartzeko. Web orrialde honetako IRAGARLEAK atalean presentzia duen edozein negozio edo markaren iragarkia, ikusgai egongo da aldizkariaren argitalpenetik, hurrengo edizioa argitaratzen den arte (edo ondorengo edizioetara arte, horrela kontratatu bada).
Zer da “Iragarleak” atala eta zer eskaintzen dit?
Urdaibai Magazinen egindako edozein publizitate kontratazioren ordez, kostu gehigarririk gabe, iragarkia gure web orrialdean ere agertuko da Iragarleak atalean. Hemen, kontratatutako iragarkia agertuko da marka/enpresaren inguruko deskribapen txiki batez eta iragarlearen web orrialdera zuzenean eramaten duen esteka batez lagunduta.
Tarifetan agertzen ez den kontratazio berezi bat egin nahiko nuke, nola egin dezaket?
Edozein kontratazio berezi egiteko, bidali zure eskaera komertzial@nuevaeuropa.com posta helbidera. Pozik lagunduko dizugu!
Diseinuaren aukera txertatzen badut, posiblea litzateke diseinu berbera datozen kontratazioetan erabiltzea?
Diseinua iragarlearena izango da eta beraz, askatasun osoz erabili ahalko du Urdaibai Magazineko beste argitalpenetan txertatzeko edo bestelako ekintzetarako.
Beharrezkoa da txertatu nahi den iragarkiaren diseinu grafikoa eginda izatea?
Inolaz ere ez. Soilik irudi bat jarri nahi bada, irudi hori izango da aldizkarian jarriko dena. Hori bai, irudiek kalitate minimo bat izan dezaten eskatzen dugu, ondoren modu egoki batean ikus daitezen eta positibotasuna eta fidagarritasuna transmititu dezaten.
Diseinu egokia ez izatekotan, guk, prezio on batean, diseinu grafikoaren aukera gehigarria eskaintzen dizugu. Honen bidez, zure enpresa- helburu eta nahien arabera, gure publizitate departamentuak diseinu pertsonalizatua sortuko dizu.
This post is also available in: Spanish