• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko

iraila 22, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, GizarteaIruzkinik ez

• 2025 deialdiko laguntzak eskatzeko epea urriaren 20ra arte egongo da zabalik.

• Martxan jarri zenetik, ITSASORATU programak 153 ikasle ontziratzeko aukera eman du.

Itsas arrantzako zikloetako 14 ikasle gaztek prestakuntza-egonaldiak egin dituzte uda honetan euskal arrantza-ontzietan, itsasoan lan egitearen esperientzia ezagutzeko. Pasaia, Bermeo eta Ondarroako eskoletako lehen mailako 12 mutil eta 2 neska dira, eta 20 eta 30 egun bitartean itsasoratu dira, gehienak baxurako arrantza-ontzietan.

Praktika horiek sustatzeko eta arrantzako ontzi-en presek ikasleak hartzea errazteko, ITSASORATU laguntza-programa ezartzen da urtero. Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak laguntza ekonomikoa ematen die armadoreei, gazte horiek ontziratze-aldi bakoitzean sortutako gastuengatik.

2025eko deialdiak 105.000 euroko diru-zuzkidura du, eta laguntzak urriaren 20ra arte eska daitezke.

ITSASORATU programaren helburua da arrantzaren sektorean gazteen enplegua sustatzea, euskal flotaren gaztetzea bultzatzea eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzen laguntzea. 2016an martxan jarri zenetik, 128 armadorek parte hartu dute, eta 153 ikasle egon dira beren itsasontzietan. Ikasle horiek hainbat arrantza mota, tresna txiki, baxura, arrastea eta atunontziak ezagutzeko aukera izan dute.

Laguntzak honako gastu hauetara bideratzen dira: enpresak ikasle bakoitzari eman behar dion haborokina estaltzetik eratorritako gastuetara, Gizarte Segurantzan ikasleari alta ematearen ondoriozko gastuetara, arrantza-ontzian dauden ikasleen tutoretza- eta monitorizazio-gastuetara, eta laneko ekipamenduen eta arroparen gastuetara.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104558-jovenes-han-embarcado-flota-vasca-gracias-programa-itsasoratu-impulso-relevo-generacional-sector-pesca

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad