Gastronomiak eta euskarak bat egingo dute Arrain Azokako pintxo txapelketetan
Tabernen arteko pintxo txapelketan 11 taberna ariko dira lehian; pintxoak apirilaren 11n aurkeztuko dituzte udal azokan, eta Aste Santuan egongo da horiek dastatzeko aukera. Lagunarteko pintxo txapelketa ere antolatu da. Apirilaren 22a baino lehen eman beharko da izena, eta apirilaren 24 izango da sailkapen proba. Arrain Azoka Elkarteak Bermeoko gastronomia eta kultura uztartuko dituen ekimen…
