Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Bermeoko Udalak eta Osakidetzak bat egin dute Kerik gabeko Bermeo baten alde
Bermeoko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kerik Gabeko Euskadiko Sarearekin, eta udalerriko hiru ikastetxeetako sarrerak seinaleztatuko ditu. Kerik gabeko gune horien errespetua indartzeko, Minbiziaren Aurkako Elkarteak ginkana bat antolatu du datorren eguenerako (maiatzak 29) Bermeoko Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren, Osakidetzaren eta Berton Merkatarien Elkartearen laguntzarekin. Sagrado Corazon Ikastetxeko 100 ikasle inguruk parte hartuko dute…