• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Hilabetea: maiatza 2025

Hasiera 2025 maiatza (Page 2)

Gernika-Lumoko Udaletik José Mujica jaunaren heriotza dela eta gure minik beroena adierazi nahi dugu

maiatza 19, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

2015eko maiatzean egindako bisita ohore handia izan zen gure foru-herriarentzako, eta gogorarazi zigun oroimenaren, bakearen eta duintasunaren balioa. Agur eta Ohore.

Lumon San Isidro eguna ospatzeko ohiturak bizirik dirau

maiatza 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Lumon, San Isidrori dioten mirespena naturaltasunez bizi dute. Maiatz guztietan bezala, herritarrak parrokian bildu ziren herriko zaindariaren meza ospatzeko. Ofizioa bukatu zenean, lau herritarrek santuaren irudia lepoan eraman zuten eta prozesioan herriko plaza zeharkatu zuten, otoitz eta errespetuzko isiltasunean. Ordezkaritza instituzionala ere ez zen falta izan. Gernika-Lumoko alkatea, José María Gorroño, ekitaldian izan zen udaletxeko…

Amaia Barredok Bermeon proposatu du “jasangarritasunarekiko konpromiso eta kontrol handiagoa eskatzea Europa iparraldeko estatuetako arrantza-flotei”

maiatza 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Iturria: Irekia Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua Arrain Egunean izan da “Gure arrantzaleek legeak betetzen dituzte, kupoak zuzen betetzen dituzte eta jasangarritasunaren aldeko jokabide eredugarria dute” Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak gaur goizean Bermeon proposatu du “jasangarritasunarekiko konpromiso eta kontrol handiagoa eskatzea Europa iparraldeko estatuetako arrantza-flotei”….

Bizkaiak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du bertako 45 museoen aberastasuna ikusarazteko jardunaldi batean

maiatza 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Aurten, Bizkaian, Museoen Nazioarteko Eguna programazio berezi batekin ospatuko da. Doan sartu ahal izango da Bizkaiko museo gehienetan, aire zabaleko gaikako tailerrak egingo dira, eta aukera paregabea izango da lurraldeko 45 museoak egun bakar batean bisitatzeko. Ekimenari buruzko informazio guztia eta Bizkaiko museo-eskaintza museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri. Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen…

Bermeoko Udalak Euskaraldiarekin bat egin du, denok elkarrekin euskararen erabilera astintzeko

maiatza 15, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Bermeoko arduradun politikoek eta udal langileek Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko familia argazkia egin da gaur, Euskaraldiaren lehenengo egunean. Udal langileak protagonista diren 3 bideo labur ere egin dira, sare sozialen bitartez zabalduko direnak. Bermeoko Udalak oraingoan ere bat egin du Euskaraldiarekin, eta Gure Bihotzaren Taupadak abestiak dioen moduan, guk euskaldunok, elkarrekin mundua alda dezakegu, hitzez hitz….

Busturiak bat egiten dau Euskaraldiagaz eta ekimenaren barneko jarduera egitarau zabala eskainiko dau

maiatza 8, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Busturiak, euskararekiko konpromisoari eutsiz, bat egiten dau Euskaraldiaren laugarren edizinoagaz, geure hizkuntza-ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea helburu daukon ekimenagaz. Horretarako, hainbat jarduera programatu dira udalerrian euskararen erabilera sustatzeko, baita aisialdian be. “Busturian euskaraz bizi gara, gure egunerokotasunean dago, euskaraz komunikatzen gara, lan egiten dogu, ikasten dogu eta euskaraz be dibertitzen gara. Euskaraz bizitzea kutsatu eta…

“Bizkaia Museoz Museo”: Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardunaldi berezia Euskara, Kultura eta Kirol Saila

maiatza 7, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri. Kulturgune horreek, museoek, gure gizartean betetzen daben…

Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoaren Eskualdeko II. Partaidetza Foroa egin da

maiatza 6, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Bileran, Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) 17 proiektu traktoreri buruzko iritziak jaso dira, bost arlo tematikotan egituratuta: ura, mugikortasuna, gizarte-kohesioa, sustapen ekonomikoa eta kultura-aktiboak. 70 pertsona inguruk parte hartu dute gaur arratsaldean, Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoaren (EPE) Eskualdeko bigarren Partaidetza Foroan. Gernikako Elkartegian antolatu da. Foro hau ezaugarri horietako bigarrena da, abenduaren 11n eta 12an Busturian egin…

Itsasoaren zaporeak eta euskararen indarrak bat egingo dute XXXI. Arrain Azokan

maiatza 6, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Parte hartze handiari esker, Bermeoko itsas ondare kulturalaren, enpresa munduaren eta gure gastronomiaren erakusleiho paregabea den Bermeoko Arrain Azokak, programa zabala eskainiko du.   Itsasoarekin lotutako emakumeentzat izango da XXVIII. Hegaluze Saria. Elkartasuna ere presente egongo da Solidaritza Gunearen bitartez, Lameran. Aurten ere, itsasoari lotutako tradizio, kultura eta zaporeek Bermeo hartuko dute, maiatzaren 16tik 18ra…

NEIKER: Gela bat baso-kudeaketako estrategiak ingurune naturala aldatu gabe simulatzeko

maiatza 5, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Iturria: Irekia NEIKER teknologia-zentroak martxan jarri du Arronategiko Marteloskopioa, ingurune naturalean integratutako lurzati berritzaile bat, baso-praktikak modu kontrolatuan ebaluatzeko aukera ematen duena. Integrate+ Sarearen parte den EAEko lehen baso-espazioa da, eta zuraren ekoizpenaren eta biodibertsitatearen kontserbazioaren konbinazioa sustatzen du. Baso-kudeaketa jasangarria erronka iraunkorra da sektorearentzat, oreka ekologikoa eta biodibertsitatearen kontserbazioa bermatu behar dituelako, baliabide naturalen…

Sarreren nabigazioa

< 1 2 3 >

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko maiatza
A A A A O I I
« Api   Eka »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad