Gernika Lumon, abuztuan, izango dugun musika-menua: ska, musika elektronikoa eta mariatxiak
Gernika-Lumon abuztuko jaietarako partitura itxita dago. Programa horrek estilo- aniztasunaren, belaunaldien nahasketaren eta publikoen mestizajearen aldeko apustua egingo du, berriz ere. Zazpi egunez —abuztuaren 11tik 17ra—, Lurgorri, Pasealekua eta San Juan Ibarrako hiru agertokietan honakoak entzun ahal izango ditugu: mariatxiak, post-hardcorea, ska, musika elektronika eta soinu tradizionala. Lehenengo akordea Lurgorrin entzungo dugu abuztuaren 11n, 22:30ean,…