Mendatak bere Mendi Martxa ospatuko dau irailaren 7an
XXIV. Ibilaldi neurtua XIX. Mendi maratoia Irailak 7 Inskripzioak online abuztuaren 1etik irailaren 4ra – 15€ Eguenan bertan – 20€
XXIV. Ibilaldi neurtua XIX. Mendi maratoia Irailak 7 Inskripzioak online abuztuaren 1etik irailaren 4ra – 15€ Eguenan bertan – 20€
Aurten be, Gautegiz Arteagako udalak alaitasuna, tradizinoa eta kolorea proposatzen dauz San Antolin jaietarako. Abuztuaren 28tik irailaren 2ra, programak adin guztietarako pentsautako jaiez gozatzera gonbidatzen gaitu, familian, lagunekaz edo taldean. “Herriko jaiak aukera apartekoa dira beti, eguneroko betebeharrak ahazteko, lagunartean gozatzeko eta komunidade lez alkartzeko. Gure jaiak seguruak, inklusiboak eta eraso bakoak izatea gura dogu….
Mundaka, aurten ere, Euskal Jaia bizitzeko prestatzen ari da, asteburu honetan izango den folklore, musika eta euskal tradizioaz betetako egitarauarekin. Jaia bihar, abuztuak 28, hasiko da eta igandean amaituko da. Euskal Jaia Mundakako kultur egutegian gehien espero den uneetako bat da. Abuztuko azken asteburuan, herriko kaleak eta plazak jantzi tipikoz, herri-musikaz, dantza eta kirol tradizionalez…
Datorren Irailakren 14an Gautegiz Arteagako Mendi Martxa ospatuko da, ibilbide desbardin bi izango dauz. Gazteluzar Txokoan Mendi martxa luzea: 17km – 9:00 Mendi martxa laburra: 7km – 11:00
Gernika-Lumoko Udalak 45 plazako aparkaleku berria prestatu du Elkartegiaren ondoan, Astrako aparkalekuan dauden 246 plazak osatzeko. Ekimen horrek 11.000 euroko inbertsioa izan du, eta inguru horretan aparkatzeko dagoen eskari gero eta handiagoari erantzuten dio. 700 metro karratuko aparkaleku berria lehen erabiltzen ez zen lursail batean egokitu da, irisgarritasuna eta hiri-ingurunea hobetzeko. José María Gorroño alkatearen…
Gautegiz Arteagako herritarrek Herriko Plaza barriaz goza daikeez jada, egindako erabarritze integralaren ondoren. Emaitza plaza zabalagoa eta irisgarriagoa da, auto barik, personentzat pentsatua, era askotako ekitaldiak hartzeko kapazidadegaz. Diseinu modernoagaz, estalgi handi batek babestutako gune bat dauko, euri egunetan be plaza erabili ahal izateko. 743.320,74 euroko aurrekontuagaz, BEZ barik, udalerriarentzat beharrezkoa eta funtsezkoa dan proiektua…
Udalak Busturiko bizitegi-eraikinetako beheko solairuetan etxebizitzak jartzea ahalbidetu eta arautuko dauen ordenantza Konsulta Publikoaren aurrean aurkeztuko dau. Konsulta publikoaren bidez, herritarren, erakundeen eta herriko alkarteen eretxia ezagutu gura da. Udal webgunean argitaratutako ordenantza proposamenari alegazinoak aurkezteko eta eretxiak emoteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik. Beheko solairuetako lokalak etxebizitza bihurtzeko proposamenak, baldintza jakin batzuk…
Azpiegitura berria, 648.700 euroko inbertsioarekin, 1.500 ikaslerentzat izango da, eta jendearentzat irekita egongo da asteburuetan eta arratsaldeetan. Gernika-Lumoko Udalak joan den astean amaitu zuen Zearretako kirol- pistaren gaineko estalkia, urte osoan zehar eskola-kirola egingo dela bermatzeko, klimatologia gorabeheren menpe egon barik. Obrak 648.700,60 euroko inbertsioa ekarri du, irailean jarriko da martxan, eta instalazio horiek egunero…
Ereñoko Udalak, herriko erdigunearen oinezkoentzako izaera hobetzeko, Eleixaldeko BI 3242 udal errepidearen 300 metroko zati bat oinezkoentzat egingo dau, Atxosteko sarrrerako aparkalekutik Gabika auzorako irteerako aparkaleku txikiraino. Autoek sartzeko aukera izaten jarraituko dabe, baina oinezkoek lehentasuna izango dabe. Ibilgailuen abiadura moteltzeko eta bide-zatia oinezkoentzako gunea dala adierazteko, proiektuak galtzada berdea margotzea planteatzen dau. Gainera, oinezkoentzako…
Bizkaiak 45 agente eta baliabide tekniko bidali ditu Gaztela eta Leonera, baso-suteak itzaltzen laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiak Suhiltzaileen nahiz Mendietako Zerbitzuetako, eta Basalan foru-en presa publikoko langile espezializatuak mugiarazi ditu. Operatiboa gaur goizean atera da Uriosteko parketik; horrekin batera, 18 ibilgailu, material espezifikoa, sastrakak kentzeko robot bat eta behaketa-drone bat eraman dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak…