14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
• 2025 deialdiko laguntzak eskatzeko epea urriaren 20ra arte egongo da zabalik. • Martxan jarri zenetik, ITSASORATU programak 153 ikasle ontziratzeko aukera eman du. Itsas arrantzako zikloetako 14 ikasle gaztek prestakuntza-egonaldiak egin dituzte uda honetan euskal arrantza-ontzietan, itsasoan lan egitearen esperientzia ezagutzeko. Pasaia, Bermeo eta Ondarroako eskoletako lehen mailako 12 mutil eta 2 neska dira,…