Gernika-Lumoko urteroko azokan lehiaketak, kultur jarduerak eta 310 postu egongo dira
Urtero ospatzen dan Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokaren edizino barria prestatzen ari dira, euskal nekazaritzaren hitzordu garrantzitsuena. Datorren astelehenean, herriak 310 postu batuko dauz herriguneko kale nagusietan banatuta, eta bertan kalidade handiko nekazaritza-produktuen erakusketa, tokiko artisautza, makineria-erakustaldiak eta kultura- eta kirol-jardueren programa zabala eskainiko dira, Euskadiko nekazaritza-ekoizpenaren eta – tradizioaren sustapenean erreferente gisa betetzen dauen…
