URA eta Arratzuko Udala elkarlanean ari dira Zubiate auzoko saneamendua hobetzeko, Golako eta Gorozika ibaien kalitatea babesteko
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailera atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak eta Arratzuko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute udalerriko auzo sakabanatuetako isurketak saneamendu-sare orokorrera konektatzeko proiektua gauzatzeko, Zubiate tartean. Ekimen honek ingurumenaren hobekuntza eta Urdaibaiko ur-hornidura bermatzea du helburu. Proiektuak kolektore nagusi bat eraikitzea aurreikusten du, Zubialde auzoko iparraldeko baserrietatik auzoko hegoaldean dagoen kolektorearekin…
