Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
Siadeco ikerketa etxeak 2024an Durangoko Azokaren inguruan eginiko ikerketaren datuak aukeztu genituen atzo. Emaitzok, jada euskal kulturgintzan zabalduta zeuden hainbat uste baieztatzeko aukera eman digute. Besteak beste, azokara hurbiltzen diren bisitarien gehiengo zabal batek, euskarazko sorkuntza hauspotzeko eta sortzaileen lana bultzatzeko asmoz egiten duela. Hortaz, pozik esan dezakegu, 60. urteko ibilbidea borobildu duen edizio zoragarri…
