Kortezubiko Udalak auzobatzarren erronda barri bat jarriko dau martxan
Kortezubiko Udalak, herriko auzoetako bizilagunen beharrak bertatik bertara ezagutzeko, domeka goizetan egingo dan bilera-erronda barri bati ekingo deutso. Lehenengoa azaroaren 2an izango da, 12:00etan, Oma eta Basondo auzoetan bizi diranekin. “Auzo bakoitzaren ezaugarriek herritarren eskariak erabat dezbardinak izatea eragin daikee, horregaitik auzoz auzo batzarrak egiten doguz. Udal gobernuarentzat garrantzitsua da zuzenean ezagutzea zeintzuk diran geure…
