Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko Monumentu Naturalaren Lankidetza Kontseilua sortu du
Organo berriak gune babestu honen kudeaketan inplikatuta dauden administrazioak koordinatzeko aukera emango du. Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko Monumentu Naturalaren Lankidetza Kontseilua sortzen duen Foru Dekretua onartu du. Organo honen helburua enklabe honen eta bere inguruaren kudeaketan inplikatuta dauden administrazioen arteko koordinazioa indartzea da, esparruaren kontserbazioa eta espazioaren erabilera ordenatua bermatzeko. Gaztelugatxe Biotopo Babestu izendatu zuten…
