• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

6.500 lagunek bisitatu dute Gaztelugatxeko San Juan Aste Santuko jai-egunetan

apirila 27, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, GizarteaIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak bildutako datuen arabera, apirilaren 17tik 21era bitartean, 6.000 bisitari baino gehiago izan dira natura monumentu horretan. Bisitari-kopururik handiena (1.439) larunbatean izan zen, eta ondoren, Ostegun Santuan (1.403) eta Ostiral Santuan (1.382).

Gaztelugatxe Natura Monumentuak (lehen biotopo babestu gisa sailkatua) 6.500 bisitari jaso ditu apirilaren 17tik 21era bitartean, hau da, Aste Santuko lehenengo jaiegunetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera. Egun horietan, bisitak erregulatzeko, aldez aurreko erreserba-sistema, sarbideen kontrola eta ticketing digitala erabili dira. Izan ere, sistema horiek bisita-kopurua mugatzeko eta Gaztelugatxez gozatzea ingurumen-babesarekin bateragarria izateko abiarazi dira. Gaztelugatxek gehienez ere 1.462 bisitari jaso ditzake eguneko. Kopuru hori Bizkaiko Foru Aldundiak ezarri du, Europarc-en (kontinente osoan eremu babestuak kudeatzen dituzten erakundeen Europako antolakundea) txostenetan oinarrituta.

Bisitari-kopururik handienak jaiegunetan izan ziren: larunbatean 1.429 bisitari, Ostegun Santuan 1.403 eta Ostiral Santuan 1.382.

Foru-erakundeak jasotako datuen arabera, natura monumentu horretako bisitari gehienak Estatuko beste leku batzuetakoak ziren (% 72,7). Bisitarien % 22,29 EAEkoa zen, eta gainerako % 10a beste herrialde batzuetakoa, hala nola Frantzia, Italia, Alemania, Argentina, Kolonbia, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Eslovenia eta Uruguai. Bestalde, bisitarien adina kontuan hartuta, talderik handiena (% 39,70) 16 eta 35 urte bitartekoena zen; bigarrena (% 35,05) 36 eta 55 urte bitartekoena, eta azkenik, 56 urtetik gorakoak % 25,25 izan dira.

Jaiegunetan, ingurumen-zaindarien zerbitzua natura monumentu hori babesteko lanean aritu da, natura ingurunean kalteak eragin ditzaketen jokabideak saihesteko (esaterako, droneen erabilera). Zerbitzu horrek oporraldia amaitu arte jarraituko du lanean.

Aipatu behar da datu horiek Gaztelugatxe Natura Monumentuko bisita-ordutegi kontrolatuaren barruan egindako bisitei buruzkoak direla.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26773?_News_cur=1&_News_startMonth=3&_News_startDay=21&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=27&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=3&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad