

Bosgarren etapa Pello Bilbaoren herrira helduko da, Gernika. Bahrain-Victorious taldeko txirrindulariak berak parte hartu du etaparen diseinuan. Irteera eta gero, Amurriorantz zuzenduko dira, ondoren Urduñara itzuli eta Gernikara abiatzeko. Bidetik, 4 mendate gainditu beharko dituzte, eta ibilbidearen azken zatiko zenbait eremutan, ongi kokatzen jakin beharko dute txirrindulariek, etapa lortu nahi badute.
Apirilaren 11n trafiko etenak eta aparkaleku mugak ekarriko dituen txirrindularitza proba hau Udalak babesten du.
2025eko Itzuliaren bosgarren etapak, Urduñan hasi eta Gernika-Lumon amaituko denak, trafikoari eragingo dio apirilaren 11n. Txirrindularitza-probak bost aldiz zeharkatuko du herrigunea, ondorioz, bideak moztu egingo dira eta aparkatzeko mugak ezarriko zaizkie bizilagunei eta bisitariei.
This post is also available in: Spanish