• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Herritarrek parte hartzeko prozesua ireki da, otsailaren 19ra arte, Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoaren barruan

urtarrila 31, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

Eskualdean bizi diren edo eskualdearekin lotura duten pertsonek beren ideiak proposatu ahal dituzte online galdetegi baten bidez.

Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) barruan, herritarrek parte hartzeko prozesua hasi da, Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko esteka honetan dagoen galdetegi baten bidez. Otsailaren 19ra arte egongo da irekita prozesua. Hala, herritarrak plana prestatzeko prozesuan sartuko dira, EPEren (Lehentasunezko jarduera-eremuetako eskualdeko plan estrategikoak) metodologian jasotzen den bezala; izan ere, metodologia horrek ezartzen du plana parte-hartzean oinarrituta egin behar dela. Helburua da eskualdean bizi diren edo eskualdearekin lotura duten pertsonen ekarpenak jasotzea. Horretarako, galdera honi erantzun behar diote: zein proiektu edo ekimen proposatzen dituzu eskualdeak dituen erronkei aurre egiteko?

Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko hogei udalek sustatzen dute: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Murueta, Muxika, Mundaka, Nabarniz eta Sukarrieta. Planak eskualdean bizi diren pertsonen lehiakortasun ekonomikoa eta bizi-kalitatea hobetuko duten trakzio-proiektuak identifikatu eta garatuko ditu. Eskualdea bere osotasunean eraldatzeko gaitasun handia eta garapen sozioekonomikoan eragin handia duten proiektuak, hain zuzen ere.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26555?_News_cur=1&_News_startMonth=0&_News_startDay=27&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=2&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=1&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad