• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak agindu batean jasoko du Kantauriko arrantzaren sektoreko ekoizle-antolakundeek antxoaren kuota banatzeko egindako proposamena

martxoa 4, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • Izapidea maiatzera arte luzatuko da, eta behin-behineko ebazpen batek ezarriko ditu datorren astean hasiko den kanpainarako eguneko kuotak

Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak sektorearekin batera lan egingo du sektoreak, arrantzako ekoizle-antolakundeek eta Kantauriko autonomia-erkidegoek, horien artean Euskadik, planteatutako antxoaren kupoen proposamenak maiatzean argitaratuko den ministro-agindu batean jasotzeko.  Behin-behineko ebazpen batek ezarriko ditu datorren astean hasiko den kanpainarako eguneko kuotak.

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari eskatu zion antxoaren kupo-sistema bat ezartzeko euskal ontzientzat. “Antxoari dagokionez, Euskadin, Kantauriko inguruko beste autonomia-erkidego batzuetan bezala, gaur egungoa ez bezalako arrantza-kupoen sistema bat nahi dugu. Halaxe jakinarazi nion Planas ministroari orain dela egun batzuk Madrilen”.

Ministerioak penintsularen iparraldeko autonomia-erkidegoekin eta ekoizle-antolakundeekin gaur egin duen eta Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantzako sailburuordeak parte hartu duen bileran Kantauriko antolakundeek  proposamen bat aurkeztu dute “antxoaren kuota penintsularen iparraldeko arrantza-ekoizleen antolakundeen artean banatzeko: Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Galizia eta Asturiasko Arrantza Federazioa”.

Alternatiba

Euskadiko arrantzaleen proposamena, Eusko Jaurlaritzak babestua, arrantza-tokia kudeatzeko gaur egun dagoenaren ordezko sistema batean oinarritzen da. Gaur egun Ministerioak, ebazpen baten bidez, itsasontzi bakoitzeko eguneko harrapaketen mugak ezartzen ditu, eta proposatzen den sistemaren bidez Estatuari dagokion Europako kuota antolakundeen artean birbanatzen da. Antolakunde horiek euren buruak antolatuko lituzkete eta euren arauak ezarriko lituzkete elkarkideentzat, horrela, euren ontziek Espainiako kuotaren ehunekoaren barruan egin ahal izango dituzten guztizko harrapaketak zein izango diren jakiteak ematen duen lasaitasunarekin.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99802-ministerio-agricultura-pesca-plasmara-una-orden-propuesta-distribucion-cuota-anchoa-planteada-por-las-organizaciones-productoras-pesqueras-del-cantabrico

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad