• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Bermeoko Udalak eta Osakidetzak kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko proba egitera animatzen dute

apirila 29, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

 

  • Ekimen honen helburua da Bermeoko 50 eta 74 urte bitarteko biztanleen parte-hartzea areagotzea Osakidetzaren kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programan.
  • Programa honen tokiko partaidetza-tasa altua da, % 69koa 2023an. Hala ere, Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Bermeoko Udalak eta Osakidetzak datozen urteetan % 100eko partaidetza lortzeko erronka planteatzen dute Bermeon.

Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Bermeoko Udalak eta Osakidetzak kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko proba egitera animatu dituzte 50 eta 74 urte bitarteko herritarrak. Osakidetzak minbizi mota hori prebenitzeko daukan kanpainaren barruan kokatzen da ekimena, eta Bermeon atzo hasi ziren.

Egin ezazu testa, kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko kanpainak herritarrak animatu nahi ditu kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko —gorozkietan ezkutatutako odolaren testa— proba egitera. Ildo horretan, Minbiziaren Aurkako Elkartea tokiko hainbat eragilerekin harremanetan jarri da (farmaziak, dendak, elkarteak, eta abar), kanpaina zabaltzeari begira laguntza eskatzeko, eta proba egiteari lotuta parte-hartze handiagoa lortzeko. “Osakidetzak jasotako azken datuen arabera, 2023an, 50 eta 69 urte bitarteko biztanleriaren % 69,29k egin zuen proba Bermeon. Kasuen % 4,66 positiboak izan ziren”, zehaztu du Oihana Urrazak, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko lurralde-garapeneko arduradunak.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21131&cHash=f1fcf10b79a216b90f30dd7a0e710631

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad