- Berrikuntza, hurbiltasuna eta hiriko merkataritza-sarearekiko konpromisoa erakusteagatik nabarmentzen diren lau establezimenduri 1.000 euroko saria emango die.
Gernika-Lumoko Udalak tokiko merkataritza eta ostalaritzarako “Nik Gernikan” sarien bosgarren ediziorako epea ireki du. Ekimen horren bidez, balioa eman nahi zaio 400 establezimendu eta 750 enplegu baino gehiago dituen eta udalerriko eragile sozial eta ekonomikoetako bat den sektorearen jarduerari.
Merkataritza arlotik bultzatutako sari horiekin, herriko merkataritzako eta ostalaritzako profesionalek egunez egun eskaintzen duten ahalegina, berrikuntza eta hurbiltasuna saritu nahi ditu udalak. “Egiten duten lan bikaina eta bezeroei ematen dieten tratu ona aitortu nahi da”, azpimarratu du Jon Lejarraga arloko zinegotziak.
Sariak 2018an sortu ziren, Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziaren (PERCO) aprte gisa, eta lau kategoria dituzte, bakoitza 1.000 eurokoa. Azken edizioan, aintzatespena honako hauei egin zitzaien: Mai-Ona (merkataritza berria), Jesús Mari Harategia (auzoko merkataritza), Zallo Barri (ostalaritza) eta Bidaguren Gozotegia (merkataritza-ibilbidea).
Parte hartu nahi dutenek uztailaren 30era arteko epea izango dute Udaleko Herritarrentzako Zerbitzuan eskabidea eta merezimenduak justifikatzeko memoria aurkezteko. Merkataritza Bulegoarekin ere jar zaitezkete harremanetan, gatc@gernika-lumo.eus helbide elektronikoaren bidez edo 94 625 79 40 telefonoan. Epaimahaiaren erabakia azaroaren 27an emango da ezagutzera, “Nik Gernikan” izeneko gala publiko batean. Gala hori tokiko aintzatespen-erritual txiki bihurtu da, eta hurbileko ekonomia erakunde-protagonista bihurtzen da.