• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

NEIKER: Gela bat baso-kudeaketako estrategiak ingurune naturala aldatu gabe simulatzeko

maiatza 5, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • NEIKER teknologia-zentroak martxan jarri du Arronategiko Marteloskopioa, ingurune naturalean integratutako lurzati berritzaile bat, baso-praktikak modu kontrolatuan ebaluatzeko aukera ematen duena.
  • Integrate+ Sarearen parte den EAEko lehen baso-espazioa da, eta zuraren ekoizpenaren eta biodibertsitatearen kontserbazioaren konbinazioa sustatzen du.

Baso-kudeaketa jasangarria erronka iraunkorra da sektorearentzat, oreka ekologikoa eta biodibertsitatearen kontserbazioa bermatu behar dituelako, baliabide naturalen erabilera arduratsua arriskuan jarri gabe. Dena den, ekosistemen konplexutasunak eta tartean dauden faktoreak askotarikoak izateak zaildu egiten du jarduketa bakoitzaren ondorioak aurreikustea.

Erronka horri aurre egiteko eta sektorea ezagutzan oinarritutako tresnekin hornitzeko, NEIKER teknologia-zentroak, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko entitateak, Arronategiko Marteloskopioa jarri du abian. Espazio hori baso-gela gisa sortu da, eta kontrolatutako ingurune batean hainbat kudeaketa-egoera simulatzeko eta haien eragina aztertzeko aukera ematen du, natura-ingurunera eraman aurretik.

Espazioa Bermeoko Udalak utzitako 47. onura publikoko mendian dago, eta, lurzati horretan, lan oso zehatz bat egin da: zuhaitz bakoitza zenbakitu, geoerreferentziatu eta neurtu da diametroa, garaiera, hartzen dituen mikrohabitatak eta egurraren kalitatea ezagutzeko. Simulazio-software baten bidez, erabiltzaileek hainbat erabilera-estrategiaren eragin ekologikoa eta errentagarritasun ekonomikoa ebalua dezakete, zuzeneko esperimentazioan oinarritutako ikaskuntza praktikoa ahalbidetuz.

Zehazki, Arronategiko Marteloskopioa LIFE Urbaso proiektuaren barruan jarri dugu martxan. Ekimen horren helburua da naturan oinarritutako soluzioak bilatzea, giza kontsumorako ur kantitatea eta uraren kalitatea bermatzeko. Horretarako, naturatik gertuko baso-kudeaketako ereduak sustatzen ditu proiektuak, basoen eta uraren arteko interakzioak optimizatzeko helburuarekin.

«LIFE URBASO proiektuaren eskutik, gaur egun naturatik gertuko baso-kudeaketako gidaliburu garrantzitsuenetakoa den SILVICULTURA PRO SILVA gidaliburuaren euskarazko bertsioa kaleratu dugu. Liburuak urratsez urrats azaltzen du Pro Silva erakundearen gomendioetan oinarritutako basogintzako eredu bat praktikan nola jarri. Bada, gure kasuan, Arronategiko Marteloskopioak mota horretako basogintza ingurune kontrolatu baten martxan jarri eta saioak egiteko aukera ematen digu», azaldu du Nahia Gartzia-Bengoetxea NEIKERreko ikerlariak.

Integrate+ Sarearen parte

Baso-kudeaketari aplikatutako ikerketan aurrerapauso bat izateaz gain, Arronategiko Marteloskopioa bereziki garrantzitsua da, Integrate+ Sarearen parte den EAEko lehen baso-espazioa baita. Sare hori Europako Basogintza Institutuaren (EFI, ingelesez European Forest Institute) ekimena da, eta kudeatutako basoetan zur-ekoizpenaren eta biodibertsitatearen kontserbazioaren arteko konbinazioa sustatzen du.

Sare horretan sartzeari esker, gela hori ezagutzak eta metodologiak trukatzeko erreferentzia-puntua izango da. «Integrate+ sarean sartzeak aukera ematen digu baso-ekosistemak kudeatzen dituztenen gaikuntza hobetzeko, espazio bat ematen dielako estrategia desberdinak probatu ahal izateko ingurune errealean aplikatu aurretik, eta hala arriskuak murriztea eta kudeaketa informatuagoa eta jasangarriagoa izatea lortzen delako», adierazi du ikertzaileak.

Prestakuntza- eta ingurumen-balioa

Ikerketa-tresna gisa duen balioaz gain, baso-gela hori funtsezkoa da baso-kudeatzaileen belaunaldi berriak prestatzeko, eta erabakiak hartzeko prozesua modu praktikoan esperimentatzeko espazio bat eskaintzen du.

Hezkuntza-alderdi hori indartu egin da Derioko eta Fraisoro nekazaritza-eskoletako Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko Goi Mailako ikasleekin lankidetzan aritzeari esker. Ikasle horiek lehen simulazio-ariketetan parte hartu dute.

Horiek horrela, Arronategiko Marteloskopioak bat egiten du EUSKOBASOA 2050 planeko helburuekin, hau da, Euskadiko basogintzako hobekuntzako I+G+B planarekin. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin garatu du plana NEIKERrek, eta ikerketaren eta jakintzaren transferentziaren bidez basogintzaren eta zuraren sektorea indartzea du helburu. 2019an abian jarri zenetik, EAEko basoen etorkizuna hobetzeko lan egiten du EUSKOBASOA 2050 planak.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101318-neiker-presenta-aula-para-simular-estrategias-gestion-forestal-sin-alteracion-del-en torno-natural

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad