• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

“Bizkaia Museoz Museo”: Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardunaldi berezia Euskara, Kultura eta Kirol Saila

maiatza 7, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Kulturgune horreek, museoek, gure gizartean betetzen daben funtsezko zereginaren hausnarketa sustatzen duen eguna da

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. “Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste” lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak azpimarratu duenez Museoen Nazioarteko Egun hau ez da soilik kulturaren ospakizun bat. Kulturgune horreek, museoek, gure gizartean betetzen daben funtsezko zereginaren hausnarketa eta aintzatespena sustatzen dauan eguna da, hain zuzen be. Gure historiaren, kulturaren eta nortasunaren zantzuak dira. Eta aukera aprobetxatu zuen lurraldeko museo-eskaintzari balioa emateko eta Euskararen Etxeak Europako 2025eko Museo Onenaren Europako Kontseiluaren eskutik jaso berri duen saria gogoratzeko.

Bizkaian, Foru Erakundeak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimena antolatu du maiatzaren 18an Abandoibarran, Evaristo Txurruka kaian, Bilbon. 11:00etatik 19:00etara, ikusentzunezko pieza batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bertan, lurraldeko 45 museoetan barrena ibilbidea egin ahal izango dute, egun batean museoen aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko aukera emanez. Gainera, Bizkaiko museo-eskaintzari buruzko materialak banatuko dira.

Gune horretan bertan, maiatzaren 18an, 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerren gune bat jarriko da, museoekin lotutako sorkuntza- eta hezkuntza-jardueretan parte hartu ahal izateko. Tailerrak 11:00etatik 15:00etara egongo dira zabalik. Parte hartu nahi dutenek tailerren gunera hurbildu eta izena eman beharko dute, parte hartzea librea da aforoa bete arte.

Abandoibarrako jarduerez gain, Bizkaiko museoek jarduera bereziekin eta doako sarrerarekin ospatuko dute eguna museo gehienetan. Programatutako jarduerei eta museo parte-hartzaileei buruzko informazio guztia museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Bizkaiko Museoen Nazioarteko Eguna gure historia, artea eta kultura zaindu eta partekatzeko guneak ezagutzeko eta haietaz gozatzeko gonbidapena da. Ikasteko, hausnartzeko eta gure nortasunarekin konektatzeko aukera bat, gure lurraldeko museo-aberastasunaren bidez.

Maiatzaren 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko museoek askotariko kultur programazioa prestatu dute ate irekien jardunaldiekin, bisita gidatuekin, tailerrekin, kontzertuekin eta publiko guztientzako jarduerekin.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26784?_News_cur=2&_News_startMonth=4&_News_startDay=5&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=11&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=4&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad