• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Busturiak bat egiten dau Euskaraldiagaz eta ekimenaren barneko jarduera egitarau zabala eskainiko dau

maiatza 8, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dEuskaraIruzkinik ez

Busturiak, euskararekiko konpromisoari eutsiz, bat egiten dau Euskaraldiaren laugarren edizinoagaz, geure hizkuntza-ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea helburu daukon ekimenagaz. Horretarako, hainbat jarduera programatu dira udalerrian euskararen erabilera sustatzeko, baita aisialdian be.

“Busturian euskaraz bizi gara, gure egunerokotasunean dago, euskaraz komunikatzen gara, lan egiten dogu, ikasten dogu eta euskaraz be dibertitzen gara. Euskaraz bizitzea kutsatu eta festa bihurtzea gura dogu. Euskararekiko dogun konpromisoa agerian geratu da ekimenean izena emon daben herritar eta herriko alkarte sozio-kulturaletan. Udaletik, Busturiko herritar guztiak eta bisitatzen gaituztenak, Belarriprest edo Aho bizi lez, programau doguzen ekintzetan parte hartzera animatzen doguz”, adierazi dau Aitor Aretxagak, Busturiko Alkateak.

Aurton be ilusinoz beteta dagoz busturiarrak euskararen aldeko ariketa erraldoi honetan parte hartzeko. Hainbat eta hainbat herritarrek emon dabe izena dagoeneko, eta herriko entidadeak be horretan ari dira.

Euskaraldiaren hasiera eguna ospatzeko, honako kultur egitaraua antolatu dogu egunari jai giroa emateko asmoz:

-17:00etan, Asier Kidam magoarekin hurbileko magia ibiltariaz gozatzeko aukera izango dogu Altamirako plazan.

-18:30ean, HAMAIKAKO ERRALDOIA osatuko dogu herriko alkarteetako kideekaz eta parte hartu gura daben Euskaltzale guztiekaz.

-19:00etatik aurrera, Kantu-kantari taldeagaz eta txistulariekaz kantalditxoa izango dogu auzoan zehar.

https://www.busturia.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250508_Euskaraldiagaz-bat!.aspx

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad