- Bermeoko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kerik Gabeko Euskadiko Sarearekin, eta udalerriko hiru ikastetxeetako sarrerak seinaleztatuko ditu.
- Kerik gabeko gune horien errespetua indartzeko, Minbiziaren Aurkako Elkarteak ginkana bat antolatu du datorren eguenerako (maiatzak 29) Bermeoko Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren, Osakidetzaren eta Berton Merkatarien Elkartearen laguntzarekin.
- Sagrado Corazon Ikastetxeko 100 ikasle inguruk parte hartuko dute ekimenean.