• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Busturiko udalak bide-segurtasuna hobetu dau herriko hainbat auzo-bide asfaltauz

ekaina 2, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure HerriakIruzkinik ez

Busturiko Udalak udalerriko hainbat bide asfaltau eta konpontzeko proiektua gauzatu dau. Zehazki, Ispilluetako zubitik Txakurren Kanposantue izeneko guneraino doan bidean eta Iturriondo eta Abiñaburuko etxebizitzak lotzen dauzen tartean jardun da. Jarduketa hauek udalerri osoan irisgarritasun ona izateko estrategiaren barruan dagoz.

Busturiko Udalak herrian paseatzeko edota bertokoen kotxeekaz asko erabilitako bi bideko zorua konpondu eta asfaltau barri dau. Bi jarduera hauek herriko bide-azpiegituren segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuaren barruan sartzen dira. Helburu hori Gobernu Taldearen legegintzaldiko konpromisoan jasotzen da, eta horretarako urtero partida bat bideratzen dau udalak hiri- eta landa-bideak mantentzeko, konpontzeko eta barriro asfaltatzeko.

Lehenengo jarduketa Ispilluetako zubitik Txakurren Kanposantue izeneko guneraino doan tartean egin da. Bidea errepide orokorrarekiko ia paraleloan doa, baina barruko albo batetik, Arrotegi zaharren egoitzaren atzealdera eta aparkalekura eta hainbat etxebizitzatara eramaten dauena. Auzo-bide hau egoera txarrean egoan (zuloak, arrakalak, etab.), eta, horregaitik, zoladura berregokitu behar zan, istripuak saihesteko eta segurtasuna bermatzeko.

Jarduketa hau egiteko Iberdrolak inguruko aireko linea lurperatzeko lanak amaitzearen zain egon da udala, baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hornidurarako hodi barriak instalatzeko egindako lanak amaitzeari be.

Bestalde, Busturiko Udalak konpondu egin dau Iturriondoko trenbide-pasagunetik Abiña-buruko etxebizitza-guneraino doan bidea. Ibiltariak eta auzo-ibilgailuak asko erabilitako bide hau konpontzea beharrezkoa zan, batez be obrako ibilgailu astunen joan-etorriagaitik.

Egindako jarduketetarako 48.400€-ko inbertsioa egin da, besteak beste, zoladura konpondu eta barritzeko, errepideak asfaltatzeko, oinezkoentzako pasabideak egokitzeko, kanalizazinoak aldatzeko, pasabide goratuak egiteko eta seinale horizontalak jartzeko.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad