• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Ezpeletako, Lodosako eta Gernikako ekoizleek kalitate-zigilua duen piperraren inguruko erronka komunak aztertu dituzte mugaz gaindiko jardunaldi batean

ekaina 17, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • Nora Beltrán de Otálora Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak eta Leyre Azcona Euroeskualdeko zuzendariak eman diote hasiera jardunaldiari
  • RetPIM proiektuaren helburua ezagutza partekatzea eta erantzun koordinatuak diseinatzea da

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak (ABEN) jardunaldi tekniko bat bultzatu du gaur Donostian, RetPIM proiektuaren barruan, piperraren kalitatezko figuren arteko lankidetza indartzeko: Ezpeletako piperra, Lodosako pikillo-piperra jatorri-deitura babestuak (JDB) eta Gernikako piperra adierazpen geografiko babestua (AGB).

Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Ganberan egin den topaketan ekoizleak, tokiko eragileak, arduradun teknikoak eta ikertzaileak elkartu dira, eta esperientziak partekatu dituzte kalitate-zigilu horiek babestutako piperren trazabilitatea hobetzeko, merkaturatzea optimizatzeko eta osasunaren eta agronomiaren arloko eta piper horiek merkatuan kokatzeko erronkei batera aurre egiteko.

Nora Beltrán de Otálora Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariaren ustez, “Ezpeletako, Gernikako eta Lodosako piperraren jatorri-deitura babestuek kalitate eta jasangarritasun handienean oinarritutako produktuak babesten dituzte, eta lankidetza positiboa sustatzen ari gara, beraz, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen (ABNE) barruan”. Beltrán de Otálorak Gipuzkoako Merkataritza Ganberan hiru deiturak batera sustatzeko eta baloratzeko egin den “RetPIM” jardunaldian parte hartu du gaur goizean.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102784-productores-espelette-lodosa-gernika-analizan-los-retos-comunes-del-pimiento-con-sello-calidad-una-jornada-transfronteriza

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad