Gautegiz Arteagak ordu-maiztasuna irabaziko dau Bizkaibus autobus zerbitzuan, A3532 Gernika-Lumo-Ea linea barriagaz. Proba pilotu gisa, línea barri honek bat egingo dau A3513 Bilbo-Ospitalea-Gernika-Ea-Lekeitio linea erregularragaz eta Gernika-Lumo-Ibarrangelu ibilbidea egiten dauen hondartza-zerbitzuagaz (Kanalan geralekua).
Proba pilotu honek ordutegi desbardina izango dau neguan eta udan. Behin hondartza-zerbitzua amaituta (irailaren 30a), ordura arte hondartza-zerbitzuak Kanalari emoten eutson zerbitzua beteko dau. Zerbitzu barriak A3532 linea barriagaz 13 plazako mikrobusa izango dau, linea erregularreko bus-zerbitzua eta hondartza-zerbitzua osatzeko. Horrela, udan zehar Gautegiz Arteagako bizilagunek autobusez maiztasun handiagogaz mugitzeko aukera izango dabe. Ekainaren 21etik aurrera, Gautegiz Arteagatik Gernika-Lumorako autobusak 6:39etatik (ordutegia gutxi gorabehera) 22:39etara pasauko dira.
Gernika-Lumotik irtengo diran autobusak 5:45etik 21:00etara Gautegiz Arteagan geldialdiak eginez. Ordutegi hauek A3513 Bilbao-Ospitalea-Gernika-Ea-Lekeitio lineagaz eta A3532 Gernika-Lumo-Ea linea barriagaz beteko lirateke. Maiztasun hori hondartzako zerbitzuagaz osatuko da, Gernika-Lumotik irteerak egingo dira ordu erdiro (hh.00 eta hh.30) eta Gernika-Lumorantza bueltan be herritik igaroko dira (hh.00 eta hh.30)
https://www.gautegizarteaga.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250618_AutobusekoOrdutegiak.aspx