• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Kortezubik maiztasun handiagoa irabazi dau garraio publikoan udan “gernika-lumo-ea” bizkaibusen linea barriagaz

ekaina 30, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, Gure HerriakIruzkinik ez
  • Ekainaren 21etik aurrera, Bizkaibusek ibilbide eta ordutegi barriak ezarri dauz A3532, A3533 eta A3534 lineetarako, Busturialdeko udalerriak Gernikagaz hobeto lotzeko.
  • A3532 GERNIKA LUMO – NABARNIZ lineak, Kortezubin geralekua izanik, A3532 GERNIKA LUMO – EA izena hartuko dau, eta ibilbide eta ordutegi desbardinak izango dauz udan (ekainetik irailera) eta neguan (urritik maiatzera).

Kortezubik ordu-maiztasuna irabaziko dau Bizkaibus autobus zerbitzuan, A3532 Gernika-Lumo-Ea linea barriagaz. Proba pilotu gisa, línea barri honek bat egingo dau A3513 Bilbo-Ospitalea-Gernika-Ea-Lekeitio linea erregularragaz eta Gernika-Lumo-Ibarrangelu ibilbidea egiten dauen hondartza-zerbitzuagaz.

Proba pilotu honek ordutegi desbardina izango dau neguan eta udan (konsultau ordutegia atxikitako taulan). Zerbitzu barriak A3532 linea barriagaz 13 plazako mikrobusa izango dau, linea erregularreko bus-zerbitzua eta hondartza-zerbitzua osatzeko. Horrela, udan zehar Kortezubiko bizilagunek autobusez maiztasun handiagogaz mugitzeko aukera izango dabe. Ekainaren 21etik aurrera, Kortezubitik Gernika-Lumorako autobusak 6:43etatik (ordutegia gutxi gorabehera) 22:43etara pasauko dira.

Gernika-Lumotik irtengo diran autobusak 5:45etik 21:00etara Kortezubin geldialdiak eginez. Ordutegi hauek A3513 Bilbao-Ospitalea-Gernika-Ea-Lekeitio lineagaz eta A3532 Gernika-Lumo-Ea linea barriagaz beteko lirateke. Maiztasun hori hondartzako zerbitzuagaz osatuko da (A3526 linea), Gernika-Lumotik irteerak egingo dira ordu erdiro (hh.00 eta hh.30) eta Gernika-Lumorantza bueltan be herritik igaroko dira (hh.00 eta hh.30).

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad