• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

‘EnpleGU: Ontziratu’, lan-etorkizuna bilatzen duten horientzako itsasoratzeko atea

uztaila 14, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure HerriakIruzkinik ez
  • Bermeok langabetuei zuzendutako doako prestakuntza nautikoa bultzatu du, azken helmuga enplegua izanik

Bermeoko Nautika Eskolak EnpleGU: Ontziratu izeneko prestakuntza-programa aurkezteko prentsaurrekoa hartu du gaur. Bermeoko Udalak eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako ekimena da, eta Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzak antolatu du, Nautika Eskolarekin lankidetzan. Garapen Ekonomikorako zinegotzi Maite Caruezo Ugaldek azaldu du, programaren helburu nagusia dela nautika eta arrantza sektorean laneratzeko benetako aukera eskaintzea udalerriko eta inguruko herrietako langabeei.

Nerea Hormaetxe Behargintzako teknikariak eman ditu programaren xehetasunak. Aipatu duenez, EnpleGU: Ontziratu programaren helburu nagusia da langabezian dauden eta aldez aurretik itsas arloko prestakuntzarik ez duten pertsonak prestatzea, orientatzea eta ahalduntzea. Bereziki, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten horiei zuzendutako programa dela esan du: “Programa honek funtsezko gaitasunak garatzen, konfiantza sortzen eta laneko etorkizunari eta etorkizun pertsonalari berme osoz aurre egiteko tresnak eskaintzen laguntzen du”.

Programa hau Bermeoko eta inguruko arlo ekonomiko eta sozialaren benetako beharrei erantzuteko sortu dela dio, indargune bat dela nabarmenduta. Prestakuntza Bermeoko Nautika Eskolan eskainiko da 2025eko urriaren 1etik aurrera, eta gutxi gorabehera, 4 hilabeteko iraupena izango du.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21358&cHash=de3dda255c0ba0bab21b9c4ab36dc3b7

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad