• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bermeoko Nazioarteko XL. Musika Astea, 40 urte kalitatezko musikaren alde

uztaila 30, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez
  • Abuztuaren 4tik 8ra bitartean, bost kontzertu dakartza; lehenengo laurak Santa Maria elizan izango dira, azkena, berriz, Bermeoko kafe Antzokian.

Bermeoko Nazioarteko Musika Astea ez da edozein hitzordu kultural. Lau hamarkadako ibilbidearen ostean, jaialdi honek Bermeoko kultura bizitzaren bihotzean jarraitzen du, eta aurten, bere 40. edizioa ospatzeko unea iritsi da.

Bermeoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Oizmendi Telebistaren laguntzarekin, antolatzen duen Musika Asteak abuztuaren 4tik 8ra bitartean ospatuko da, eta bost kontzertu eskainiko dira. Astelehenetik eguenera bitartean, kontzertuak Santa Maria elizan izango dira, 20:00etan, eta barikuko azken saioa Bermeoko Kafe Antzokira eroango da, soinu-euskarri berezia behar duen talde baten eskutik. Kontzertu hori bakarrik izango da ordaindu beharrekoa (5€). Gainerako guztiak doakoak dira.

Bermeoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen programarik zaharrena eta sustraituena da Musika Astea. Endika Etxebarria Telleria kultura zinegotziak nabarmendu du, ekitaldi hau “mimo handiz” prestatzen dela urtero, eta ikusleen aldetik harrera “beroa eta leiala” jaso izan duela beti.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21403&cHash=c5d43ba88a60ca62f5db4e8a3d1b6e5e

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad