• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Asteburu honetan Arrain Denok elkartearen 50 aisiako ontzik Iparraldeko hegaluzeak eta atunak markatuko dituzte, migrazio eta ohiturei buruzko ikerketetan laguntzeko

abuztua 1, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure HerriakIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • Joan den asteburuan, arrantzatutako eta, inolako kalterik gabe, itsasora itzulitako hogeita hamar animalia baino gehiago markatu ziren “espageti” izeneko identifikatzaile ñimiño bat jarri ondoren.
  • Aztiko zientzialariek “txipak” jartzen dizkiete satelite bidez lokalizatzeko
  • Arrantzale profesionalen laguntza eskertu dute, arrantzatzen dituztenean identifikatzaileak Aztira bidaltzen dituztelako
  • Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantzako sailburuordea: “ezagutza horrek arrantzategien eta arrantza-sektorearen kudeaketa, kontserbazioa eta jasangarritasuna hobetzen laguntzen du”
  • “Arrantzaleak aliatu ezin hobeak dira kontserbazioan”

Vitoria-Gasteiz, 2025 08 01

Bihar, larunbata, Gipuzkoako klub nautikoetako Arrain Denok elkarteko berrogeita hamar aisiako ontzik parte hartuko dute hegaluzeak eta atunak markatzeko lanetan, Aztik —Itsasoaren eta Elikagaien Ikerketa Zentroak— bi espezieen migrazioei eta ohiturei buruz egiten dituen azterketetan laguntzeko. Joan den asteburuan, hogeita hamar baino gehiago markatu zituzten —arrantzatu eta itsasora kalterik egin gabe itzuli ziren—, bizkar-hegatsean “espageti” izeneko identifikatzaile ñimiño bat jarri ondoren. Aztiko zientzialariek “txipak” jartzen dizkiete satelite bidez lokalizatzeko.

José Luis Bodón Arrain Denok elkarteko presidentearen hitzetan, “horren bidez, itsas arrantzaren praktika arrazionalizatu eta espezieak aztertzen eta kontserbatzen laguntzen dugu”. Euskadiko eta Gipuzkoako arrantza-federazioek bultzatzen dute elkartea, eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Azti Zentroaren laguntza du.

“Adierazgailu txiki horrekin markatu ondoren”, zehaztu du José Luis Bodónek, “arrantzaleek hegaluze hori arrantzatzen dutenean, gorde egiten dute, eta Aztira bidaltzen dute, datuak eta estatistikak egiteko. Gure arrantzale profesionalen lana bikaina da, eta itsas ingurunearen eta hainbat espezieren iraunkortasunari laguntzen dio”.

“Arrantza eraldatzea da, neurririk gabe ez arrantzatzea baino ingurumen-kontzientziaz arrantzatzea baizik” Denoken hezkuntza-lanaren ardatza. Aleen gutxieneko neurriak errespetatzen dira eta ugalketa bermatzen da”.

Datuak Aztira bidaltzen dira, erakunde hori arduratzen baita datuak aztertzeaz eta itsasoko fauna zaintzeaz. Euskal kostaldeko toki batzuetan, aspaldi ikusi ez ziren espezieak berragertzen ari dira, eta, aldi berean, urruneko beste espezie batzuk finkatzen ari dira.

Iñigo Onandia AZTIko arrantza-kudeaketan adituak bere webgunean dioenez, “atunak markatzea funtsezko tresna da arrantza-ikerketarako. Hegaluzeen, atunen, marrazoen eta kontserbaziorako garrantzitsuak diren beste espezie askoren (komertzialak edo ez) migrazioari, hazkundeari eta ekologiari buruzko funtsezko datuak lortzeko aukera ematen du”.

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantzako sailburuordearen iritziz, “ezagutza horrek itsas populazioen kudeaketa eta kontserbazioa hobetzen laguntzen du, eta arrantzategi eta arrantza-sektorearentzat jasangarritasun handiagoa lortzen laguntzen du. Itsas baliabideak kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan kontzientzia handiagoa sortzen da. Gainera, euskal arrantzale profesionalak aliatu ezin hobeak dira kontserbazioan”.

2001az geroztik, arrantza-sektore profesionalarekin eta aisiako sektorearekin lankidetzan dihardu AZTIk, atunak markatzeko kanpainak egiteko. Bi markatze mota erabiltzen dituzte: konbentzionala, harrapatutako atunen bizkarrean txertatutako «espageti» motako markak erabilita, eta markatze elektronikoa.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103864-este-fin-semana-embarcaciones-recreo-asociacion-arrain-denok-marcaran-bonitos-del-norte-atunes-colaborando-con-estudios-sobre-migraciones-costumbres

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad