

Errigoitiko Udalak, udalerriko irisgarritasunean eta bide-segurtasunean irabazteko konpromiso irmoagaz, Sallobante auzoko bidea egokitu dau. Bide horrek ageriko narriadurak izan dauz, esaterako zuloak eta asfaltoaren higadura. Zorua hobetzeko lanek 27.000 €-ko inbersinoa izan dabe, eta arrakalatutako asfaltoa garbitu eta, ondoren, errodadura-geruza barri bat bota da. Auzoan asfaltatzea hobetzeko beharra nabarmenagoa egin da Bizkaibusen zerbitzu barria (eskaripeko zerbitzuaren proba pilotua) martxan jartzerakoan eta, Baraiakoagaz batera, auzo horretan egokitutako geraleku barriagaz. Lan hauek Udalak udal-azpiegiturak mantentzeko eta etenbarik hobetzeko daukon konpromisoaren barruan sartzen dira. Izan be, bertan dagoen aterpetxera heltzeko irisgarritasuna hobetzearen balio gehigarria dauko auzoak, herriaren bizitza dinamizatzen laguntzen dauen udal-ekipamendua.