

Ibarrangeluko Udalak skate park bat jarri dau martxan, aisialdia dinamizatzeko eta jarduera fisikoa sustatzeko herritarren artean, batez be haur eta gazteen artean. Gune barria frontoi barriaren inguruan eraiki da, erdigunean ta gune irisgarri batean. 150 metro koadro inguruko espazioa da. Pistak gune seguru eta erakargarria eskaintzen dau. Bertan patinatu gura dabenek, batez be haur eta gazteek, beren aisialdia biraka jarri eta skatearen gainean daukee trebetasuna probatzeko aukera daukee. Proiektuak 40.000 euroko aurrekontua izan dau, eta, horretarako, Udalak Eusko Jaurlaritzaren EREIN laguntza-programara aurkeztu dau ekimena. Aire zabalean erresistenteak diran material iraunkorrez eraikia, pista modulu intsonorizatuz eta mugikorrez osatuta dago, eta, behar izanez gero, lekuz alda daiteke.