- Alkartasuna Dantza Taldeak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia zapatuan (abuztuak 9) izango da, 20:30ean, Lameran
Datorren zapatuan, abuztuaren 9an, Bermeok XXXVII. Nazioarteko Folklore Jaialdia hartuko du, Frantziako eta Turkiako dantza taldeekin. Alkartasuna Dantza Taldeak, Bermeoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta enpresa batzuen laguntzarekin antolatzen duen jaialdia, aurten 20:30ean izango da eta kokalekua aldatu du; Artza frontoian izan beharrean Lameran izango da. Jaialdia antolatzeko
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten jaialdia kalean izango da, Alkartasuna Dantza Taldeak aurten antolatutako gainontzeko ekitaldiak moduan: “Aspaldidanik buruan daukagun ideia da ekitaldi guztiak kalean egitearena, dantzak beti egin izan dira kalean, eta horrregatik, aurten horrela egin dugu, kalera atera ditugu gure ekitaldi guztiak”.