

Ereñoko Udalak, herriko erdigunearen oinezkoentzako izaera hobetzeko, Eleixaldeko BI 3242 udal errepidearen 300 metroko zati bat oinezkoentzat egingo dau, Atxosteko sarrrerako aparkalekutik Gabika auzorako irteerako aparkaleku txikiraino. Autoek sartzeko aukera izaten jarraituko dabe, baina oinezkoek lehentasuna izango dabe. Ibilgailuen abiadura moteltzeko eta bide-zatia oinezkoentzako gunea dala adierazteko, proiektuak galtzada berdea margotzea planteatzen dau. Gainera, oinezkoentzako hiru pasabide eta galtzadaren ertzeko lerroak markauko dira, oinezkoen bi pasabide goratuak ezarriko dira eta udaletxe ondoko aparkalekuan kautxu birziklatuzko gurpilen topeak jartzea aurreikusi da be. Obrak irailean hasiko dira eta hilabete inguruko iraupena izango dabe. Jarduera honegaz, udalerriak espazio publikoa integratzen dau komunidadearen gozamenerako, mugikortasun ingurune seguruagoa sortu eta herriko erdigune hobetuko dau.