- Azpiegitura berria, 648.700 euroko inbertsioarekin, 1.500 ikaslerentzat izango da, eta jendearentzat irekita egongo da asteburuetan eta arratsaldeetan.
Gernika-Lumoko Udalak joan den astean amaitu zuen Zearretako kirol- pistaren gaineko estalkia, urte osoan zehar eskola-kirola egingo dela bermatzeko, klimatologia gorabeheren menpe egon barik. Obrak 648.700,60 euroko inbertsioa ekarri du, irailean jarriko da martxan, eta instalazio horiek egunero erabiltzen dituzten Allende Salazar ikastetxeko eta Seber Altube ikastolako 1.500 ikasleei egingo die mesede.
José María Gorroño alkatearen esanetan “Jarduera honek gure kirol- instalazioak hobetzen ditu eta gazteen artean kirola sustatzen du, klimatologia kontuan hartu gabe”.
Zearretako azpiegitura bi mailatan banatzen da. Goiko aldean, 33,25 metroko altueran, frontoia dago, 800 metro karratuko azalera duena eta estalkia duena. Beheko mailan, lau metrora, saskibaloiko bi kantxa jarri dira (bata zeharkakoa eta bestea luzetarakoa), guztira 1 .000 metro karratukoak, aretoko futbol-zelai berritu baten ondoan (1.200 metro karratukoa).
Harmailak eta herritarrei irekita
Frontoiaren eta saskibaloi-kantxen artean 300 metro karratuko harmailak jarri dira, kirol-partidak eta -jarduerak eroso jarraitzeko. Gainera, jarduketak itxitura perimetrala hartu du barne, instalazioak babesteko eta eskola-ordutegitik kanpo irekitzea errazteko. Asteburuetan eta arratsaldeetan, espazioa irekita egongo da herritar guztientzat, eta Gernika-Lumon kirola egiteko elkargune bihurtuko da.
Jarduketa horren bidez, Udalak kirolarekin eta gazteriarekin duen konpromisoa indartzen du, instalazio modernoak, irisgarriak eta ikasleen eta bizilagunen beharretara egokituta daudenak.