• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 160.000 euro emango ditu Europar Batasunaren eta Senegalen arteko akordioaren amaierak eragindako arrantza-ontzientzako laguntzetarako (Gobernu Kontseilua 2025-09-09)

iraila 9, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

Amaia Barredo: “Aginduak atun mojaren arrantzarako baimendutako ontzien errolda berezi bat ezartzen du, Afrikako uretan Dakarren basea duten kanaberako atunontziak biltzen dituena”

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 160.000 euro emango ditu Europar Batasunaren eta Senegalen arteko akordioaren amaierak eragindako arrantza-ontzientzako laguntzetarako. Amaia Barredo sailburuak azaldu duenez, “2020ko Aginduak Ozeano Atlantikoko atun mojaren arrantza arautzen du, eta errolda berezi bat ezartzen du Afrikako uretan Dakarren basea duten kanaberako atunontziak biltzen dituena, atun mojaren arrantzarako baimendutakoak”.

“Ontzi horiek EBren eta Senegal´en arteko Arrantza Jasangarrirako Lankidetza Akordioaren Protokoloaren indarraldiarekiko erabateko mendekotasuna dute. Izan ere, beita-arrantzan aritzen dira, ondoren kanaberareko amuan berdindu ahal izateko, soilik Afrikako herrialde horretako uretan”, zehaztu du Amaia Barredok.

Beita egin eta itsasontzien haztegietan itsasoko urarekin bizirik mantendu ondoren, orduan joan daitezke tunidoen (atun moja) sardak bilatzera, ondoren banan-banan harrapatzeko. Berritu ez den azken protokoloa sinatu zenetik bost urteko indarraldiaren ondoren, Europar Batasuneko flotak ezin du arrantza-jarduerarik egin iazko azarotik.

Bost hilabete baino gehiago igaro ondoren, eragindako flotak ez du inolako diru-sarrerarik lortu, ezin izan baitu arrantzan jardun. Hori dela eta, zuzeneko laguntzak ematea aurreikusten da, diru-sarrerarik eza eta flota horrek Dakarreko portuan geldirik eta amarratuta egon den 5 hilabeteko aldi horretan izandako gastuak neurri batean konpentsatzen saiatzeko.

Laguntzen guztizko zenbatekoa ehun eta hirurogei mila eurokoa da, eta horien onuradun izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza-portua duen arrantza-ontziren baten enpresa armadore diren pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta sartuta badaude “C” zerrendan —Ozeano Atlantikoan Atun Mojaren Arrantzarako Baimendutako Ontzien Errolda espezifikoan— Afrikako uretan DAKARen basea duten atunontzienak. Horrela, laguntza horren onuradun izango dira I. eranskinean jasotako ontziak, eta horietako bakoitzari dagokion zenbatekoa 40.000 €-koa da.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104220-departamento-alimentacion-desarrollo-rural-agricultura-pesca-del-gobierno-vasco-concedera-160-000-euros-ayudas-flota-pesquera-afectada-por-fin-del-acuerdo-en tre-union-europea-senegal-consejo-gobierno-2025

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad