• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiak bere historiako kultura-programarik zabalenarekin ospatuko du Ondarearen Europako Jardunaldien 25. urteurrena

iraila 15, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

2025eko edizioko programaren barruan doako 250 kultura-proposamen baino gehiago eskainiko dira urri osoan zehar, eta Bizkaiko beste edozein ediziotan baino antolatzaile gehiagok parte hartuko dute. Bisitak, tailerrak, erakusketak eta jarduera artistikoak konbinatuko dira herritarrak arkitektura-ondarera hurbiltzeko, eta berritasun izango dira Kantabria lurralde gonbidatua eta tradizioaren eta modernitatearen arteko elkarrizketa berritua.

Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien 25. edizioa aurkeztu du gaur, Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuaren eskutik, Bernardo García de la Torre edukien koordinatzailearekin eta programazioan sartutako jardueren antolaketan parte hartzen duten kultur eragileen ordezkaritza zabalarekin batera.

Finkatutako kultura-ekitaldiak diren Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak 25. edizioa izango du aurten, eta, bertan, protagonismo berezia izango du arkitektura-ondareak. Aurten Bizkaiko beste edozein ediziotan baino antolatzaile gehiagok parte hartuko dute, eta inoiz baino jarduera gehiago eskainiko dira. Urrian zehar, 160 erakundek (54 udal, 79 kultura-en titate, 27 museo) antolatutako 250 kultura-jarduera baino gehiagok herritarrengana hurbilduko dute Bizkaiko arkitektura-aberastasuna eta -aniztasuna.

Leixuri Arrizabalagak azpimarratu duenez “25. Urte ez dira edonola betetzen eta horregatik aurtengo eskaintza inoiz baino zabalagoa da: aurten Bizkaiko beste edozein ediziotan baino antolatzaile gehiagok parte hartuko dute eta inoiz baino jarduera gehiago eskainiko dira. Aurton ere, Foru Jauregiak, 125. Urteurrena ospatzen du. Bilboko eraikin enblematikoenetako bat eta Bizkaiko ondarearen ikurra. Eta ez dago efemeride bikoitz hau ospatzeko modu hoberik 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egitea baino.” Arrizabalagak jardunaldien garrantzia goraipatu du “Bizkaiko Foru Aldundiak ehun eragile cultural baino gehiagoren eskutik koordinatutako lanari esker, elkarlanean aritzeko sare sendo bat sortu da, eta Bizkaia erreferente bihurtu da ondarearen alorrean, baita Europan ere.

2025eko programazioak bi ildo tematiko nagusi izango ditu ardatz. Alde batetik, arkitektura garaikidea nabarmenduko da, arreta berezia jarrita azken ehun urteetako eraikin eta eraikuntzetan —zeinak sarritan ezezagunak edo gutxi baloratuak baitira—, bai eta lurraldearen identitate sozialean eragina izan duten auzoetan eta hiri-inguruneetan ere. Bestalde, historia-ondareari ikuspegi berritu batetik helduko zaio, eraikin enblematikoetako esku-hartzeei eta eraikin horietan izandako erabilera-aldaketei buruzko bisitekin eta eztabaidekin, eta tradizioaren eta modernitatearen arteko oreka aztertuko da.

Gainera, edizio honen berritasun izango da «Lurralde gonbidatua» atala, oraingo honetan Bizkaia Kantabriarekin lotuko duena.

Egitarau osoa eta erreserbak www.ondareabizkaia.eus webgunean.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/27050?_News_cur=1&_News_startMonth=8&_News_startDay=15&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=17&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=8&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad