• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean

urria 14, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, NaturaIruzkinik ez
  • Ur-emaria neurtzeko estazio zahar bat eta ur-jauzi artifiziala kendu gura dira, baita gaur egun harri-lubetaz estalitako 180 m-ko ibaiertzaren naturalizazioa be
  • Inbersino publikoa 192.635,74 eurokoa da, eta ibaiaren egoera hobetzea dauko helburu, biodibersidade handiagoa izan daian eta herritarrentzat eremu irisgarriagoa eta atseginagoa sortzeko

URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, Alarbin parean: ur-emaria neurtzeko estazio zahar bat eta ur-jauzi artifiziala kentzean datza, bai eta gaur egun harri-lubetaz estalitako 180 m-ko ibaiertza naturalizatzean be. Dagoen harri-lubeta desegin ondoren, ibaiertzeko ezponda leunduko da Konserbazino Bereziko Eremu batean dagoen ibai-tarte batean.

Inbersino publikoa 192.635,74 eurokoa da, eta ibaiaren tartea birnaturalizatzea dauko helburu (ibaiaren luzetarako eta alboko konektibidadea lehengoratuz), eta ingurunean uholde-arriskua murriztea. Helburua da ibaiak biodibersidade handiagoa izatea eta, gainera, herritarrentzat eremu irisgarriagoa eta atseginagoa sortzea. Mape ibaiaren ingurua leheneratzeko proiektuak, Alarbindik igarotzean, Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) ingurumen-aholkularitza dauko.

Mape ibaia Urdaibaiko Ibai Sarean eta Konserbazino Bereziko Eremuan (ES2130006) sartuta dago, eta jarduketa horren bidez lehentasunezko ibai-habitata lehengoratzen lagunduko da, esaterako haltzen edo lizarren alubioi-basoak (alegia, ibaiertzetako ekosistemak, oro har, ibaietatik eta errekastoetatik igarotzen direnak, eta garrantzi ekologiko handikoak: biodibersidadeagaitik, ur-erregulazinoan daukeen paperagaitik eta uraren kalidadea hobetzeko dauken gaitasunagaitik), bai eta espezieentzako habitata be, esaterako baso-igel iberiarra edo bisoi europarra.

Aitor Aretxaga alkateak adierazi dauenez, “jarduera honen helburua da geure ingurune naturala babestea, haren erabilera jasangarria bultzatzea eta Busturiako ondare etnografikoa babestea. Mape ibaia Konserbazino Bereziko Eremua da, eta URAgaz sinatu dogun eta Euskal Herriko Unibersidadearen aholkularitza daukon hitzarmenari esker, ibai-habitata eta baso-igela bezalako espezieak lehengoratzen lagunduko dogu, besteak beste. Gainera, erriberako landaredia birsortuko dogu, eta Altamira eta San Kristobal eremuetan uholde-arriskuak saihestuko doguz, euri-jasa handiak direnean arriskupean dagoz eta“.

Jarduera hori Busturia eta URA erakundeen arteko lankidetza estuaren barne dago. Lankidetza horren bidez, Mape eta Axpe Amunategi ibaietan jarduketak egin dira aurretiaz, bai birnaturalizatzeko, bai uholde-arriskua murrizteko

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad