• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

UBAI Faktoriak eta RK Solutionsek akordio estrategiko bat sinatu dabe Busturialdea Urdaibain enpresa-inbersinoa bultzatzeko

urria 17, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez
  • UBAI UP 2025 ekitaldian aurkeztutako akordioak atea zabaltzen deutso tokiko inbertitzaileen taldeak etorkizunean Gernikako enpresa teknologikoan parte hartzeari
  • UBAI Faktoria eskualdeko enpresa garrantzitsuek osatzen dabe, eta inguruan errotuta dagozen enpresa-ekimen jasangarriak indartzen dauz

Gaur, bbk Kliman ospatu dan UBAI UP 2025 ekitaldiaren barruan, UBAI Faktoriak eta RK Solutionsek akordio estrategiko bat sinatu dabe, tokiko inbertitzaileen taldeak etorkizunean enpresa teknologikoan parte har daian.

Topaketa Busturialdea-Urdaibaiko ekintzaileak, enpresariak eta erakunde publiko eta hezkuntza erakundeetako ordezkariak batu dauz, eta bi erakundeen arteko akordioa formalizatzeko eszenatoki gisa balio izan dau. Bertan izan dira Ibon Miranda, UBAI Faktoriako presidentea, eta John Pollock, CEO eta RK Solutions-en zuzendaria.

“Akordio honek enpresak Busturialdea-Urdaibain inbertitzeko, garatzeko eta ainguratzeko gure misioa indartzen dau, aukerak sortuz eta tokiko enpresa ekosistema sendotuz“, nabarmendu dau Ibon Mirandak sinaduran.

UBAI Faktoria Albacora, Artike Investments, Barna, EBAKI XXI, Echebastar eta Grupo Maier enpresek osatzen dabe, eta hilabeteak emon dauz akordioaren aurreko alkarrizketak eta analisiak egiten, eskualdeko enpresa-sarea indartzeko pausu garrantzitsua baita.

Bestalde, RK Solutions, bere egoitz nagusia Gernikan daukona, tokiko proiektu txiki lez sortu zan, eta gaur egun 80 profesional baino gehiago dauz Espainia osoan, enpresen eta autonomoen digitalizazinoa bultzatuz. Barrikuntza teknologikoan eta lurralde-sustraitzearekiko konpromisoan oinarritutako bere hazkundeak erreferente bihurtu dau  euskal sektore teknologikoaren barruan.

UBAIUp!
UBAI UP! Urdaibaiko komunidade ekintzailea, enpresak, administrazino publikoa eta ikastetxeak batzen dauzena urteroko ekitaldia da, eskualdeko etorkizun sozioekonomikoari buruzko esperientziak eta ikuspegia partekatzeko. Gaur egindako laugarren edizinoan, eta “Elkarrekin Arraunean” lelopean, hitzaldiak, mahai-inguruak eta networking guneak egin dira, eragile publiko eta pribaduen arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratuz. Edegiera ekitaldian Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputaduak parte hartu dau, eta Busturialdea-Urdaibai enpresa garapenerako gune estrategiko gisa sendotzeko alkarregaz lan egiteko beharra azpimarratu dau.

Urdaibai: lurralde lehiakorra, iraunkorra eta errotua
Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eskaintzen dauzen baliabideek zonaldeko jarduera ekonomikoa markatu dabe historikoki: arrantza eta elikadura, egurraren eraldaketa, industria eta turismo jasangarria. Testuinguru horrek ingurune naturalagaz eta sozialargaz orekan garatzen diran enpresa-proiektuen garrantzia nabarmentzen dau.

UBAI- Urdaibaiko Garapen Ekonomikoa- Urdaibairen etorkizun estrategikoa bermatzea dau helburu, eskualdea osatzen daben personak eta garapen ekonomikoa lehenetsiz, horrela lurralde lehiakor, iraunkor eta komunidadeari sakon errotuaren ikuspegia indartuz.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • UBAI Faktoriak eta RK Solutionsek akordio estrategiko bat sinatu dabe Busturialdea Urdaibain enpresa-inbersinoa bultzatzeko
  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad