• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiko udalek 1.206,7 milioi euro jasoko dabez 2026. urtean, beren burua finantzatzeko

urria 15, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure HerriakIruzkinik ez

Finantzetako Lurralde Kontseiluak tributu itunduetatik eratorritako udal-finantzaketaren zenbatespena onetsi dau 2026. urterako: 1.206,7 milioi euro izango da, hau da, aurton jasotako zenbatekoa baino 6,71 gehiago (75,9 milioi) eta 2025eko ekitaldiko likidazino-aurreikuspenak baino % 4,23 gehiago. Nahiz eta 2025eko ekitaldiaren itxiera zein izango dan otsailean jakingo dan, aurreikusten da likidazinoa udalentzat positiboa izango dala, 26,9 milioi euro, hau da, egindako konturako ekarpenekiko % 2,38.

Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak 2026. urtean zehar lurraldeko udalerriei emongo jakezen funtsen zenbatespena onartu dau: 1.206.756.554 milioi euro guztira: 1.195.498.361 milioi euro UDALKUTXAtik eta 11.258.193 milioi Gizarte Zerbitzuen Funtsaren bitartez.

Bi funts horreek % 6,71 gehitu egin dira (75,9 milioi euro), 2025eko ekitaldiko aurrekontuan jasotako zenbatekoen aldean eta % 4,23, 2025eko likidazinoaren aurreikuspenaren aldean (2025eko likidazinoaren barri datorren urteko otsailean izango dogu).

Bileran, funts horreetarako (UDALKUTXA eta Gizarte Zerbitzuen Funtsa) 2025eko likidazino-aurreikuspenak be aztertu dira. Behin betiko datuen barri, Finantzetako Lurralde Kontseiluaren otsaileko bileran izango dogu; halanda be, zenbatetsi da likidazinoa positiboa izango dala (26,9 milioi euro) Bizkaiko udalentzat (% 2,38).

Udalkutxa – Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren zenbatekoa erabakigarria da udalek hurrengo ekitaldiko aurrekontuak egin ahal izateko. Udalerrien arteko banaketa, besteak beste, irizpide hauen arabera egiten da: biztanleria, langabezia-tasa, ahalegin fiskala, ikastetxe publikoetako ikasgela-kopurua edo biztanleriaren sakabanaketa.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad