• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bisita musikatuak, murgiltze-esperientziak eta argi-jokoak, Foru Jauregiaren 125. urteurrenaren ospakizunak amaitzeko

urria 23, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dKultura eta tradizioakIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak, Foru Jauregiaren 125. urteurrena ospatzen jarraitzeko, denentzako doako proposamen barriak ekarriko dauz urte amaierara arte. Agendak barne hartzen dauz bisita musikatuak, historiaren kutxa bat eta mapping argizko ikuskizun bat eraikin historikoaren fatxadan.

Urte hasieratik, Foru Aldundiak hainbat ekintza antolatu dauz Foru Jauregia eta haren historia herritarrei ezagutarazteko. Urteurrenaren barruan, hemendik abendura bitartean doako esperientzia batzuk programatu dira, eraikina eta haren garrantzia ezagutu ahal izan daitezan formatu barritzaileen bidez.

Datorren astean, Jauregiaren paretik pasatzen danak murgiltze-esperientzia batez gozatu ahalko dau, kalean kokatutako historiaren kutxa batean. Bestalde, azaroan eta abenduan, denentzako bisita musikatuak egingo dira Jauregian, bai eta mapping argizko ikuskizun bat be, Jauregiaren fatxadaren gainean proiektatuko dana.

Ekintzak

Datorren astetik aurrera, Jauregiaren ingurunean ibiltzen diranek murgiltze-esperientzia batez gozatu ahalko dabe kalean kokatutako «Historiaren Kutxan». Proposamen horren barruan, herritarrek 18 metro lineal ibili ahalko dabez Jauregiaren barruan egongo balira bezala. Urriaren 27tik azaroaren 10era egongo da erabilgarri, 9:00etatik 19:00etara.

Gainera, efemeride garrantzitsuak gogoratzeko balioko dau, esaterako Foru Berriaren bosgarren mendeurrena eta Kontzertu Ekonomikoaren 150. urteurrena, laster betetzekoa. Ospakizunok balio berezia erantsiko deutsee Bizkaiko sustraiei eta historiari. Proposamenak segida izango dau, ondoren, lurraldeko hainbat udalerritan.

Azaroan eta abenduan, denentzako bisita musikatuen gertalekua izango dira Jauregia. Ibilbide horietan, ordubetez, leku enblematikoak ezagutu ahalko dira, hala nola beiratea, bilkura-aretoa, ispiluen aretoa eta harrera-aretoa, zuzeneko musika jotzen den bitartean. Egunean hiru emanaldi egingo dira, eta saio bakoitzean gehienez 60 lagunek parte hartuko dabe. Nabarmentzekoak dira Bilboko Koral Elkartearen emankizuna -Haurren Korua, Marion Desjacques harpalaria, Marta Ubieta sopranoa eta Koru Sinfonikoa barne-, azaroaren 15ean eta 22an, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) parte-hartzea, abenduaren 13an eta 20an.

Azaroko kontzertuetarako aurretiazko inskripzioa azaroaren 3tik aurrera egin ahalko da www.bizkaia.eus webgunean.

Azkenik, azaroaren 21etik 27ra, mapping argizko ikuskizun batek Foru Jauregiaren fatxada hartu eta modu sortzaile eta irisgarrian kontatuko die Bizkaiko historia oinezkoei.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad