• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Gernika-Lumoko urteroko azokan lehiaketak, kultur jarduerak eta 310 postu egongo dira

urria 24, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Urtero ospatzen dan Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokaren edizino barria prestatzen ari dira, euskal nekazaritzaren hitzordu garrantzitsuena. Datorren astelehenean, herriak 310 postu batuko dauz herriguneko kale nagusietan banatuta, eta bertan kalidade handiko nekazaritza-produktuen erakusketa, tokiko artisautza, makineria-erakustaldiak eta kultura- eta kirol-jardueren programa zabala eskainiko dira, Euskadiko nekazaritza-ekoizpenaren eta – tradizioaren sustapenean erreferente gisa betetzen dauen zeregina sendotuz.

Artisautza eta elikadura, merkatuko protagonistak

Aurton artisautza postuak izango dira gehienak, 56 etxolekaz, ondoren gaztak (38), ogia eta euskal pastela (42) eta beste 25 hainbat jardueratara bideratuak. Gainera, honako hauek be izango dira:14 ezti-postu, 16 txakolin-postu, 16 barazki-postu, 7 kontserba-postu, 11 nekazaritzako makina-postu, 8 patata-postu, 5 erroskilla-postu, 7 sagardo-postu eta landare apaingarrien postu 1.

Barrikuntza moduan, stand bakoitzak, baserritarraren izen, herri eta probintziagaz eta eskaintzen dauen produktuagaz batera, QR kodea izango dau, ekoizle bakoitzaren kokapen zehatzagaz plano batera lotuko dauena. Gainera, aurton frontoi birtuala jarriko da abian ETBren eskutik, zesta-puntaren praktika simulatzeko aukera emongo dauen murgiltze-esperientzia, kirol-tradizino hori publikoari modu ludiko eta teknologikoan hurbiltzeko.

Kokapenari dagokionez, gehienak Artekale kalean jarriko dira (66), eta Pasealekuan 56 postu, San Juanen 32, Domingo Alegrian 20, Alhondigan 2, San Juan Ibarran 21, Juan Calzada kalean 30, Industrian 40 eta Ocho de Enero kalean 20. Egongo diran 8 txosnak Foruen plazan, Pasealekuan, Saraspen, Adolfo Uriosten eta Ciutat de Berga kalean kokatuko dira.

Iñaki Gorroño Azoka eta Merkatuetako zinegotziaren hitzetan: “Gernikako Urriko Azken Astelehena Euskadiko nekazaritza-azoka garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta gure tokiko ekoizleak ezagutzeko eta laguntzeko aukera apartekoa da. Milaka lagunen bisitaren zain gagoz, eta, beraz, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dogu, mobikortasuna errazteko eta ekitaldiaz erosotasunez eta segurtasunez gozatzeko“.

Lehiaketak eta jarduera osagarriak

Barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta sailetan lehiaketa egingo da, teknikari espezializatuek eta Bizkaimendi, Diputazino eta Jatorrizko Deiturako ordezkariek osatutako epaimahaiagaz. Sari banaketa 13:00etan egingo da Merkurio iturrian, eta ondoren gazten enkantea.

Kultur jardueren artean, bertsolarien erakustaldiak nabarmentzen dira (Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Onintza Enbeita). Kirol arloan, zesta-punta partidak izango dira Jai Alai Frontoian, Winter Series delakoen barruan, astelehenean, hilak 27, 18:00etan.

Segurtasun- eta larrialdi-plana

Azokak segurtasun integraleko plana izango dau, suhiltzaileekaz, Gurutze Gorriagaz, Osakidetzagaz, udaltzainekaz, udal brigadekaz eta ertzaintzagaz koordinatua. Planaren barruan txosnetako suteen, lesinoen eta larrialdi medikoen aurkako neurriak be sartzen dira. Gas-instalazino bakoitza aztertu da, eta anbulantziak eta su-itzalgailuak jarriko dira gune estrategikoetan. Horrez gain, aginte-postu aurreratua be egongo da, Gurutze Gorriko 12 boluntariokaz, ertzaintzako 38 agenteekaz, 17 udaltzainekaz, Udaleko 15 langilekaz eta suhiltzaileekaz.

Sarbidea eta garraioa

Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da, baina aparkaldi seinaleztatuak egongo dira norberaren ibilgailua aukeratzen daukeenentzat. San Juan (Artekaletik D. Tello kalera), Artekale, Juan Calzada (Saraspe plazaraino) eta Adolfo Urioste kaleak itxita egongo dira, eta desbideratzea anbulatoriorako igoeratik (San Juan kalea) egokituko da.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad