• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Kortezubiko Udalak auzobatzarren erronda barri bat jarriko dau martxan

urria 31, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure HerriakIruzkinik ez

Kortezubiko Udalak, herriko auzoetako bizilagunen beharrak bertatik bertara ezagutzeko, domeka goizetan egingo dan bilera-erronda barri bati ekingo deutso. Lehenengoa azaroaren 2an izango da, 12:00etan, Oma eta Basondo auzoetan bizi diranekin.

 “Auzo bakoitzaren ezaugarriek herritarren eskariak erabat dezbardinak izatea eragin daikee, horregaitik auzoz auzo batzarrak egiten doguz. Udal gobernuarentzat garrantzitsua da zuzenean ezagutzea zeintzuk diran geure bizilagunen beharrizanak, eta bertaratzea errazteko, topaketa hauek domeka goizetan egingo dira. Iradokizunak eta hobekuntza-beharrizanak egin gura dabezenei dei egiten deutset erronda hauetan parte har daiezan eta gure herriko aurrerapenean udalagaz batera lan egiteko” azaldu dau Karmele Enbeita Kortezubiko alkateak.

Auzobatzarretan parte hartzeko ez da beharrezkoa hitzordurik erreserbatzea. Udal ordezkariak bertaratzen diran auzoko guztiekaz batuko dira. Lehenengo auzobatzarra azaroaren 2an izango da, 12:00etan, eta topagunea Lezika taberna-jatetxea izango da. Bertan, Oma eta Basondo auzoetako bizilagunekaz alkartuko dira. Hurrengo egunetarako aurreikuspena honako hau da: azaroaren 9a izango da Santa Ana eta Terlegizko bizilagunen auzobatzarra: Enderikan azaroaren 16a, Idokilizkoa azaroaren 23a eta Elorrixa-Barrutikoa azaroaren 30a. Udalak, udalaren komunikazino-kanalen bidez eta behar besteko aurrerapenaz, jakinaraziko dau ze leku eta ordutegitan egingo diran auzobatzarrak. Era berean, behar dan aurrerapenaz jakinaraziko da aurrez ezarritako egutegian aldaketaren bat gertatzen bada.

Ekimen honen bidez, udalaren eta herritarren arteko distantziak murriztu gura dira, erraztasunak emon eta kortezubitarrek udal gobernu taldeagaz zuzenean komunikatzeko aukerak zabaldu. Gainera, Karmele Enbeita alkateak, ezustekorik ezean, bariku goizetan eta asteko beste une batean beharrezkoa bada, eskatzen daben bizilagunei arreta emoten deutse udaletxean.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad