• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bermeoko Nautika Eskolako 15 ikaslek ‘Ortube’ ontzia berreskuratzen jarraitzen dute ikasturte honetan

azaroa 5, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, Uncategorized @euIruzkinik ez

Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatea eta Xabier Ortuzar Butron alkateordea, Ortube ontzira hurbildu dira, eta Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIko ikasleak ontzia birgaitzeko proiektuaren barruan egiten ari diren lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki dute.

Ikasturte honetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako 15 ikasle ari dira ekimenean parte hartzen, Nautikak eta Ortube itsasontziak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker. Lanak ikasturtearekin batera hasi ziren urrian, eta ikasturte amaierara arte luzatuko dira. Astean behin joaten dira itsasontzira, gehienetan eguaztenetan, eta zaharberritze lanak egiten ematen dute lanaldi oso bat.

Itsasontzira egindako bisitan, alkateak eta alkateordeak ikasleekin eta irakasleekin hitz egin zuten, egindako aurrerapenak ezagutu zituzten, eta esperientzia praktiko honek ikasleen prestakuntzan eta Bermeoko itsas ondarearen berreskuratzean nola laguntzen duen egiaztatu zuten.

Beste behin ere, alkateak eta alkateordeak hitzarmen honen garrantzia azpimarratu zuten: “Pozgarria da ikustea zelan ikasleen, irakasleen eta boluntarioen lan bateratu bati esker, proiektu bizi batean bihurtu dela; gure gazteak hezten ditu, eta, era berean, gure itsas historiaren zati bat zaintzen eta bizirik mantentzen du. Ortube ikaskuntza praktikoaren eta tokiko erakundeen arteko lankidetzaren sinbolo bihurtu da”.

Ikaskuntza praktikoa eta aberasgarria

Irakasleen eta proiektuko boluntarioen gidaritzapean, ikasleek ikasgelan jasotako ezagutzak aplikatzen dituzte benetako lan-ingurune batean, hau da, Ortube ontzian. Zaharberritze lanetan teknika espezifikoak hobetzeaz gain, erantzukizunaren, segurtasunaren eta laguntasunaren garrantzia ikasten ari dira.

Esperientzia honek aukera ematen die ikasleei gaitasun tekniko eta pertsonalak sendotzeko eta, aldi berean, udalerriko ontzi historiko bati bizia itzultzeko.

Hitzarmenak dagoeneko hirugarren urtea bete du, eta arrakastaz sendotu da hezkuntza-esperientzia modura. Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIItik ikasleen konpromisoa eta bilakaera nabarmendu dituzte. Horrez gain, lankidetza honen eragin positiboa azpimarratu dute, “heziketa praktikoa eta itsas ondarearen zaintza uztartzen baititu”.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad