Tradizioz, Euskararen Nazioarteko Egunaren aurreko ospakizunak direla eta, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak Lauaxeta Sariak banatuko dituzte abenduaren 1ean, 18:00etan, Foru Jauregian.
Edizio honetan, Benito Lertxundi Esoiainek eta Jose Anjel Irigarai Imazek jasoko dute Ohorezko Saria, “Bizkaia Maite” abestiarengatik eta euskal kulturari egindako ekarpenarengatik. Poesiaren atalean, sariak izango dira Ane Labaka Mayozentzat, 35 urtetik beherakoen kategorian, “Hezur berriak” lanagatik, eta Elena Sanchez Fuertesentzat, 35 urtetik gorakoen atalean, “Epilogorik gabe” poemen sailarengatik.
Azkenik, Ikus-en tzunezkoen 2025eko Lauaxeta Saria ex aequo entregatuko da, eta Inge Mendioroz Ibañezi emango zaio, emakumeek euskal kulturan duten garrantzia aztertzen duen “Lurdes Iriondo, ez gara alferrik pasako” dokumentalarengatik, baita Oier Plaza Gartziari ere, Bigarren Mundu Gerran deportatutako Anjel Lekuona eta Enric Moneren memoria historikoari eta desagerpenari buruzko “Popel” dokumentalarengatik.
