• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bakardade ikusezina; erakusketa Gernikara iritsi da, zahartzaroko isolamenduari buruz sentsibilizatzeko

abendua 1, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

​Gura ez dugun bakardadearen sinboloa den Mercedesen eskultura hipererrealista, Elai Alai Aretoan bisitatu ahal izango da, beste jarduera parte-hartzaile batzuekin batera.

BBK Banku Fundazioak bultzatutako Bakardade ikusezina izeneko erakusketa Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoan bisitatu ahal izango da, azaroaren 24tik abenduaren 5era. Erakusketa Mercedes eskulturaren gainekoa da. Rubén Orozcok sortutako eskultura hipererrealista da, banku batean adineko emakume bakar bat irudikatzen duena. Duela sei urtetik hona, irudi hori Bizkaian zehar ibili da ikusgai, gura ez dugun bakardadeari buruz kontzientziatzeko.

Ekimena Herriz Herri programaren parte da. Programa horren bidez, BBK Banku Fundazioak eta Bizkaiko udalek gizarte-eragin positiboko proiektuak garatzen dituzte. Gernika-Lumon, erakusketa hau jendearentzat irekitako beste jarduera batekin osatuko da: kafe-solasaldia (abenduaren 2an, 17:00etan), biak areto berean.

​Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), ohartarazi du bakardadea XXI. mendeko epidemia handietako bat dela, eta eragin nabarmena duela osasun fisikoan, emozionalean eta sozialean. Mercedes erakusketa hau Gernikara heldu da hausnarketa kolektiborako gune bat zabaltzeko, gero eta zaharragoak diren gizarteetan gero eta handiagoa den erronkaren gaineko gogoeta, hain zuzen.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad