Domekan, urtarrilak 26, Gautegiz Arteagak San Polikarpo herriko zaindariaren jaiak ospatuko dauz. Tradizino herrikoi handiko jai egun honen baitan, udalak hainbat ekintza antolatu dauz adin eta gustu guztietarako. Ekitaldiak aurreko egunean hasiko dira, zapatua 25, ohiko herri txapelketagaz, besteak beste, eta 26an, San Polikarpo egunean, meza nagusia eta esku pilota jaialdia izango dira.