• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

urria 10, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Ereño Museoak “Urdaibai Incógnito” aurkeztu dau gaur, LePatafisic Cabinet (Alberto Palomera eta Rober Garay) bikote artistikoaren lan barria, Urdaibai ikuspegi sortzaile eta original baten bidez ezagutzera gonbidatzen dauena, ordezkari kultural eta instituzionalek eta mundu artistikoko figura nabarmenek lagunduta.

Alberto Palomerak eta Rober Garayk osatutako LePatafisic Cabinet bikote sortzaileak bere azken argitalpena aurkeztu dau gaur Ereño Museoan, “Urdaibai Incógnito”: naturagune berezi honi buruzko begirada ezberdin eta sakon artistikoa eskaintzen dauen proposamena.
Ekitaldian izan dira Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatua, Alberto Palomera eta Rober Garay egileak, eskualdeko hainbat alkate eta arte munduko hainbat persona ospetsu, tartean Kepa Junkera musikaria. Amiatzerakoan, Danny Merchan musikariaren pieza bategaz gozatu eben bertaratutakoek.
Leixuri Arrizabalagak honako hau azpimarratu eban: ” Gure historian oinarritutako paisaia-eraldaketaren adibide bat. Rober Garay eta Alber Palomeraren lan artistiko bikaina, eskualde honi egindako ekarpen guztia biltzen dauena eta Durangoko hurrengo azokan aurtengo barrikuntzetako bat lez aurkeztuko doguna.“
Sortzaileek azaldu dabenez, liburuak “sormenezko murgiltze bat eskaintzen dau irudimenezko mundu liluragarri batean, baina aldi berean erreala, substratuan garatzen dena, zapaltzen dogun ur edo lurraren gainazalaren azpian. Gure geografia modelatu eben beste garai bateko elementu eta izakiekaz alkarrizketa “.
Testu-kodex hau osatzen daben piezak inguruneagaz entzuteko eta berba egiteko jarrera batetik sortzen dira. “Urdaibai Ezezaguna” zeharkatzen daben lanak dira, lurraldearen mapa sentikorra ehunduz eta Urdaibaiko zortzi udalerritan (“LePatafisic Cabinet” ek bere esku-hartze artistikoak garatu dabezen udalerrietan) egindako sormen-proiektuak — gauzatuak edo oraindik prozesuan dagozenak — bilduz.
Lan horreek historiagaz eta lurraldeagaz berba egiten dabe, Sintonía Arrecifal arte eta lurralde proiektuaren esparruan. Dagoeneko humanizatuta dagozen espazio naturaletako instalazinoak dira, elementu grafiko, piktoriko eta eskultorikoak daukozanak, hiru dimensinoko egitura bakarrak eratuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratuta, Urdaibai Incógnito izango da aurten erakundeak Durangoko Azokan aurkeztuko dauen liburu nobedadeetako bat.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad