• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Amaia Barredo: “antxoaren kostera amaituta, gure arrantzaleek harrapatu zitzaketen 8.055.000 kilogramoetatik 7.200.000 kg arrantzatu dituzte, kuotaren % 90”

ekaina 12, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • Cope Euskadiren elkarrizketa: “Estatu-mailan, 28.600.00 kiloko kuotatik 21.300.000 kilo arrantzatu dira, hau da, % 74”
  • Hegaluzea: “kaza-sistemarekin arrantzatzen duten eta berdel-kanpaina ona izan ez duten euskal ontzi gehienak dagoeneko itsasora atera dira eta lehenengo deskargak egin dituzte, eta 140.000 kilo harrapatu dituzte”
  • Hegaluzearen batez besteko prezioa kiloko 9,60 eurokoa izan da; harrapaketek gora egiten dutenean, behera egingo du lehen salmentan”

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuaren ustez, “amaitutzat eman daiteke antxoaren kostera. “Estatu-mailan, 28.600.000 kiloko kuotatik 21.300.000 kilo arrantzatu dira, hau da, % 74”. “Aurtengo berritasuna da –nabarmendu du sailburuak Cope Euskadiko elkarrizketa batean– kuota arrantzale-organizazioen arabera esleitu dela eta euskal arrantzaleek 8.055.000 kilo arrantzatu zitzaketela, eta horietatik 7.200.000 kilo harrapatu dituzte, hau da, kuotaren % 90”.

Barredo´k kalkulatu duenez, “gainerako % 10a bigarren seihilekorako eta hegaluzearen arrantzara joaten ez diren ontzientzat utzi da, eta kudeaketa eredugarritzat jo dezakegu, beraz. Batez besteko prezioa kiloko 2,05 eurokoa izan da, eta iazkoa kiloko 1,5 eurokoa izan zen”.

Hegaluzeari dagokionez, Amaia Barredok aipatu duenez, “kaza-sistemarekin arrantzatzen duten eta berdel-kanpaina ona izan ez duten ontzi gehienak jada atera dira itsasora hegaluzearen bila, eta lehenengo deskargak dagoeneko egin dituzte”.

“Estatuan –zehaztu du Barredo sailburuak Copen egindako elkarrizketan– hegaluze-kuota 26 milioi kilokoa da, eta dagoeneko 325.000 kilo inguruko lehen harrapaketak egin dira, eta horietatik 140.000 kilo euskal flotak harrapatu ditu”.

Hegaluzearen lehen harrapaketa horien batez besteko prezioa kiloko 9,60 eurokoa izan da. “Arrazoizkoa den moduan, flota handiena, orain arte antxoaren kanpainan murgilduta egon dena, sartzen denean, espero dugu harrapaketek nabarmen egingo dutela gora eta horrek lehen salmentako prezioa jaitsiko duela”, nabarmendu du Amaia Barredo´k.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102634-amaia-barredo-terminada-costera-anchoa-los-055-000-kilogramos-que-podian-capturar-nuestros-arrantzales-han-pescado-200-000-kgs-cuota

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad