• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Amaia Barredo: “Euskadi jasangarritasunaren eredu beste flota batzuentzat, gure arrantzaleen eta gure kontserba-industriaren lan onari esker”

uztaila 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Amaia Barredo: “Euskadi jasangarritasunaren eredu beste flota batzuentzat, gure arrantzaleen eta gure kontserba-industriaren lan onari esker”Iturria: Irekia

  • Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak erretiroa hartu duten 322 arrantzale omendu ditu Donostian Karmen´go Amaren Egunean

Donostia 2025 07 16

Gaur, Karmen´go Amaren Egunean, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak omenaldia egin dio “Gipuzkoako marinelaren zahartzaroari”, bizitza itsasoari eskaini diotenen ibilbidea aitortzeko. Aurten, arrantzaren sektoreari lotutako 322 erretiratuk parte hartu dute Donostiako udaletxean, portuan eta badian egin diren ekitaldietan.

Saregileari egindako omenaldian, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak adierazi duenez, “Euskadik zeresan handia du jasangarritasunaren eredu gisa alturako eta baxurako beste flota batzuentzat, gure arrantzaleen eta gure kontserba-industriaren lan onari es

Eider Mendoza Gipuzkoaren idatzizko erreferentzia zaharrenaren milurtekoa izan du hizpide eta, adierazi duenez, hamar mende hauetan “lurralde eta herri gisa garatu gara itsasoari esker mundura zabalik lan eta bizitzeko aukera eman digulako”.

Jardunaldia goizeko 10:00etan hasi da Donostiako udaletxean. Bertan izan dira Norberto Emazabel Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioaren presidentea, Eider Mendoza diputatu nagusia, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, Leandro Azkue Arrantza eta Akuikulturako sailburuordea, Nekane Arzallus alkateordea, Miren Garmendia Opeguiko zuzendaria, Emeterio Urresti Getariako Elkano Arrantzale Kofradiaren presidentea eta Ion Mujika Orioko San Nikolas Arrantzale Kofradiaren presidentea.

Itsasoko lanetik erretiratutako zortzi pertsonak, Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio, Donostia, Pasaia-San Pedro eta Hondarribiko portuak ordezkatuz, eta saregileek parte hartu dute Isturiz itsasontzian Kontxako Badian zehar egin den itsas-prozesioan, Karmen´go Amaren irudiari lagunduz, Donostiako Karmengo Amaren Arrantzaleen Kofradiak antolatutako ekitaldian.

Bien bitartean, gainerako pertsonek itsasertzeko produktuak dastatu ahal izan dituzte Kofradia Itsas Etxean. Portuko San Pedro elizan Karmengo Amaren omenez emandako mezaren ondoren, Kresala Dantza Taldearen eta Hernaniko Leokadisti Txistu Taldearen saioarekin amaitu da eguna.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103524-amaia-barredo-euskadi-ejemplo-sostenibilidad-para-otras-flotas-gracias-buen-trabajo-nuestros-arrantzales-nuestra-industria-conservera

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad